![Ihes egin zuen Kimba lehoia, zirkuan dago berriro.](/media/asset_publics/resources/001/050/630/article_main_landscape/ladispoli-circus.jpg)
«Kezka handiko orduak» igaro ondoren, Erromatik gertu dagoen Ladispoli hiriko zirku batetik ihes egin zuen lehoia harrapatu dute, Alessandro Grando alkateak baieztatu duenez.
Larunbat arratsaldean, alkateak sare sozialetatik «arreta handia» eskatu zien Italiak hiri horretako bizilagunei –40.000 biztanle ditu Ladispolik–, eta etxetik ez ateratzeko, kaleetan zirku batetik ihes egindako lehoi bat zegoelako.
Animalia Viale Mediterraneo aldeko etxeen artean ikusi zuten, Lazio eskualdeko hiri honen erdigunean. Herritar batzuk tarte batez beren ibilgailuetan itxita geratu behar izan dira. Sare sozialetan argitaratutako bideo batzuetan animalia lasai lasai ikus daiteke hiriko kaleetan.
Large lion escaped from circus in the town of #Ladispoli #Italy 👀
— HumanDilemma (@HumanDilemma_) November 12, 2023
Follow and keep updated. pic.twitter.com/9buDogK4r2
Welcome to the jungle #Roma#ladispoli#Leone pic.twitter.com/m7i97mDo2X
— Alessandro Di Carlo (@AlessandroDiC) November 12, 2023
Gauerdi aldera, Udalak jakinarazi zuen uhar baten inguruan animalia «sedatu eta harrapatu» egin zutela eta zirkuko langileei itzuli zietela, alerta bertan behera utzita.
Operazioan Poliziako kideek, Karabineroek (polizia militarizatua), suhiltzaileek, udaltzainek, boluntarioek eta zirkuko langileek parte hartu zuten.
Polemika zirkuen inguruan
Jazotakoak eztabaida bizia eragin du beren ikuskizunetarako animaliak erabiltzen dituzten zirkuen inguruan.
Jasotako kritikei erantzunez, alkateak nabarmendu du berak ez duela zirkua kontratatu, eta azpimarratu du «modu autonomoan» iritsi zela hirira. Gaineratu zuen anekdota horrek «kontzientziak astintzeko» eta zirkuetan animaliak erabiltzeari behin betiko uzteko balio izatea nahi zuela.
![Estebandomeno](/media/asset_publics/resources/001/135/856/article_thumb_horizontal/Estebandomeno.jpeg)
Cien años del primer muerto en el recorrido del encierro y algo de porno
![Bestak-garbiketa](/media/asset_publics/resources/001/136/867/article_thumb_horizontal/bestak-garbiketa.jpg)
Dos bestazales violentamente atacadas por defender a un hombre de una agresión
![0729_eg_freixas(1)](/media/asset_publics/resources/001/141/247/article_thumb_horizontal/0729_eg_Freixas(1).jpg)
Vivir con sentido, clave en un envejecimiento heterogéneo
![Memorial](/media/asset_publics/resources/000/813/339/article_thumb_horizontal/Memorial.jpg)
Movilización contra la medalla a un memorial que olvida el 3 de Marzo y recuerda a Carrero
![Panama](/media/asset_publics/resources/001/142/030/article_thumb_horizontal/Panama.jpg)