![Las Carreraseko auzokideen protesta sahiesbiderako proiektuaren aurka.](/media/asset_publics/resources/001/052/363/article_main_landscape/stop-variante1.jpg)
‘Stop Variante’ plataformak deituta, Las Carreraseko (Abanto) dozenaka herritarrek elkarretaratzea egin dute ostiral honetan saihesbidearen proiektu berri bat exijitzeko.
Behin-behineko proiektuak saihesbide berria N-634 errepidearekin lotzea aurreikusten du, gaur egungo zeharbidearen muturretan egongo diren bi biribilguneren bidez. Aldundiaren kalkuluen arabera, herrigunetik egunero batez beste zeharkatzen duten 10.000 ibilgailuen %90 ezabatuko ditu eta «hobekuntza handiak lortuko dira bizi kalitatean, segurtasunean eta bizilagunek jasaten duten zarata mailan».
Hala ere, auzo-plataformak uste du egungo proiektuak ez dituela gizartearen gehiengoaren eskaerak asetzen, eta parke teknologiko berriaren interesei erantzuten diela. Hala, auzotik trafikoa ateratzeko beste aukera «ez hain kaltegarriak» daudela dio.
Hainbat arrazoi azaldu dituzte egungo proiektuari aurka egiteko, hala nola Murrieta eta San Pedro auzoak isolatuta geratuko direla edo Las Carreraseko biztanleria aisialdirako eta kirolerako eremutik bereizita geratuko dela.
Bestalde, Bigarren Gerra Karlistan Somorrostroko bataila garatu zen paisaia suntsituko dela ohartarazi dute. Izan ere, Euskal Herriko Meatzaritzaren Museoak proiektuaren aurkako alegazioak aurkeztu dizkio Aldundiari.
Auzo-plataformak uste du egungo trazadurak ez dituela udalerriko zarata-arazoak konponduko, «baizik eta bizilagun batzuetatik besteetara eramango dituela».
![Estebandomeno](/media/asset_publics/resources/001/135/856/article_thumb_horizontal/Estebandomeno.jpeg)
Cien años del primer muerto en el recorrido del encierro y algo de porno
![Bestak-garbiketa](/media/asset_publics/resources/001/136/867/article_thumb_horizontal/bestak-garbiketa.jpg)
Dos bestazales violentamente atacadas por defender a un hombre de una agresión
![Captura_de_pantalla_2024-07-25_a_las_15.22.51](/media/asset_publics/resources/001/140/611/article_thumb_horizontal/Captura_de_pantalla_2024-07-25_a_las_15.22.51.png)
UPN manipula una imagen para borrar las referencias a Euskal Herria de la camiseta de un edil
![Alpargata-maule](/media/asset_publics/resources/001/140/789/article_thumb_horizontal/alpargata-maule.jpg)
Arranque de temporada complicado para los últimos fabricantes de alpargatas suletinas
![Gasteiz](/media/asset_publics/resources/001/140/870/article_thumb_horizontal/gasteiz.jpg)