UEMA Udalerri Euskaldunen Mankomunitateko 104. kidea izango da Hondarribia (Gipuzkoa). Ostegun arratsalde honetan Udalak egin duen osoko bilkuran hala onartu dute, Abotsanitz taldaren (7) eta EH Bilduren (2) aldeko botoekin. EAJko sei ordezkariak abstenitu egin da eta PSEk dituen bi zinegotziek aurkako botoa eman dute.
Hala jakinarazi du sare sozialen bitartez, UEMAk.
Hondarribiko Udalak UEMAko kide izatea erabaki du oraintxe, udal osoko bilkuran. Abotsanitz (7) eta EH Bilduko (2) zinegotzien aldeko botoekin hartu dute erabakia. EAJ (6) abstenitu egin da, eta PSE-EE (2) aurka agertu da. UEMAko kide den 104. udalerria izango da #Hondarribia pic.twitter.com/EnU8GjqWH5
— UEMA (@uema_eus) November 23, 2023
103. kidea azaro honetan bertan ere iritsi da, hilabeteko lehenengo egunetan Mendexako (Bizkaia) osoko bilkurak ere urrats hori eman baitzuen.