NAIZ

Herritarren erantzuna goraipatu du Hazkurri Bankuak, «krisia gero eta larriagoa izan arren»

Ipar Euskal Herriko Hazkurri Bankuak eskainitako behin-behineko datuen arabera, iaz baino %5 handiagoa izan da aurtengo elikagai bilketa. Elkartearen bilana baikorra izan da, 122 tona bildu dituelako joan den asteburuan 90 bat saltoki baino gehiagotan jarritako bilketa guneetan.

Bilketari esker Hazkurri Bankuak hornitu ahalko ditu bere biltegia, Baionan.
Bilketari esker Hazkurri Bankuak hornitu ahalko ditu bere biltegia, Baionan. (Guillaume FAUVEAU)

Lehen bilanaren araberan, Ipar Euskal Herriko Hazkurri Bankuak joan zen asteburuan garatu zuen bilketak emaitza «guztiz baikorra» utzi du. Orotara 122 tona elikagai bildu ditu elkartean 90 saltoki baino gehiagotan ezarritako bilketa puntuen bidez. Iaz baino %5 handiagoa izan da bilketa.

«Urteko bilketa arrakastatsua izan da Ipar Euskal Herriko biztanleen elkartasun aktiboari esker», azaldu du elkarteak. Agiri baten bidez Hazkurri Bankuak goraipatu du krisi ekonomikoa gero eta larriagoa izanik ere, «bertako biztanleek erantzun handia eman diotela behartsuenen alde egin dugun deiari».

900 laguntzaileen engaiamendua

Era berean, 900 laguntzaileen engaiamenduari esker garatu ahal izan duela urteko bilketa nagusia garatzea nabarmendu du Hazkurri Bankuak. «900 txaleko laranjadun horien ohiz kanpoko engaiamendurik gabe» ez zen posible izango operazio hori aurrera eramatea, elkartearen esanetan.

Edonola ere, azaroaren 24, 25 eta 26an gauzatu den bilketa horri ekarpen egitekorik izan ez dutenek aukera zabalik dela oroitarazi du aipaturiko prentsa-oharrean Hazkurri Bankuak.

Hala, bilketa fisikoaren osagarriz interneten bidez parada dute herritarrek prekarietate larria pairatzen duten pertsonen aldeko laguntza emateko.

Ipar Euskal Herriko Hazkurri Bankuak gonbidapena luzatu du dohaintza bat online egitera. Hain zuzen, helbide honen bidez ahal da elkartearen biltegiak hornitzeko laguntza bideratzea: www.monpaniersolidaire.org.

Elkarteak zehaztu duenez, molde hori baliaturik herritarrek hautaturiko produktuen erosketan parte hartu dezakete.

Zehazki hainbat mozkinen kategoriak ezarri dituzte jendeari aukera emanez
hala nola oinarrizko higiene produktuen sorta, gosariarentzat mozkinak, haur txikientzako produktuak, eskolako puskak, familiaren erosketa edo familia ugariei zuzendutako saskia artean hautatzeko proposamena eginez.