Xixili txerria aurkeztu dute astelehen honetan Aizarnazabalen. 350 kilo inguru pisatzen ditu eta aurtengo Donostiako San Tomas eguneko azoka irudikatzen ordezkatzen duen txerria izango da, Konstituzio Plazan ikusgai izango dena. Basatxerri kooperatibako Larraxko baserrikoa da, 18 hilabeteko emea.
Manu Eizagirre txerriaren hazlea elkarrizketatu dute Onda Vasca irratian eta azaldu du bere kabuz ibiltzea gustatzen zaiola, nahiz eta harekin harremana estutzen saiatzen ari den. Txerri zuria da Xixili, ez dauka pinportarik. Tamainari dagokionean, azaldu du berak ez daukala txerria pisatzeko modurik, baina joan den urteko Roxaitorekin alderatuta «txerri puska» dela nabarmena dela.
Eizagirrek erantsi du denetarik jaten duela, pentsua zein sagarrak, artoa edota ilarrak, besteak beste. Halaber, azaldu du egunean birritan ateratzen direla mendira paseatzera. Basatxerri kooperatibak hazten dituen txerriak aske ibiltzen dira Aizarnazabaleko mendietan eta Eizagirrek aitortu du eskaparate garrantzitsua dela kooperatibarentzat.
Onda Vascan Eizagirrek azaldu duenez, Xixili ez da jaramon askorik egiten duen aberea eta ikusi beharko da abenduaren 21ean Donostiako Konstituzio plazan zer nolako portaera agertzen duen.