![Sarek Gasteizen antolatutako manifestazioaren burua.](/media/asset_publics/resources/001/062/733/article_main_landscape/Gasteiz_Sare.jpg)
Ehunka lagun elkartu dira gaur arratsaldean Gasteizen izandako mobilizazioan. Sarek antolatuta, manifestazioa egin dute hiriko erdialdeko kaleetan barrena.
Manifestazioaren buruan, txistulariak, baserritarrez jantzitako lagunak eta presoen senideak, haien sinbolo den kinkearekin, joan dira. Segidan, bandera handi bat eta pankarta bat, bietan eskaera berarekin: «Etxera».
Sareren dinamikaren baitan hitzordu berri bat izan da Gasteizkoa, atzo Martuteneko espetxetik manifestazioa egin ostean. Hurrengo hitzordua Iruñean dute, abenduren 29an. Kontzentrazio deszentralizatuak egingo dituzte Nafarroako hiriburuan. Hurrengo egunean, abenduaren 30ean, Basauriko espetxetik irtengo da manifestazio bat. Hitzordu nagusia urtarrilaren 13an izango da Bilbon. La Casillatik abiatuko da manifestazio nazionala.
Sarek jakinarazi duenez, ‘Konponbiderako giltzak’ goiburua izango duen Bilboko manifestazioak ondoko helburua du: bertan milaka pertsonak giltzak hartzea beren eskuetan, presoen etxerako bidea, konponbidea eta bizikidetza irekiko dituzten giltzak, hain zuzen ere. Gizarte osoari zuzendu zaio Sar deialdia egiterakoan, «giza eskubideen defentsa helburutzat hartu nahi duten emakume eta gizon guztiei, edozein dela ere haien ideologia edo atxikipen politikoa».
![Estebandomeno](/media/asset_publics/resources/001/135/856/article_thumb_horizontal/Estebandomeno.jpeg)
Cien años del primer muerto en el recorrido del encierro y algo de porno
![Bestak-garbiketa](/media/asset_publics/resources/001/136/867/article_thumb_horizontal/bestak-garbiketa.jpg)
Dos bestazales violentamente atacadas por defender a un hombre de una agresión
![Piratak](/media/asset_publics/resources/001/137/746/article_thumb_horizontal/piratak.jpg)
‘Belak mastara eta euskara plazara’ aldarriarekin ospatuko dute Donostiako Piratek Aste Nagusia
![Atristain](/media/asset_publics/resources/001/134/948/article_thumb_horizontal/Atristain.jpg)
El donostiarra Xabier Atristain queda en libertad condicional tras 13 años preso
![Keyframemugu](/media/asset_publics/resources/001/138/892/article_thumb_horizontal/keyframemugu.jpg)