Tripontziaren sariak astelehen goiz honetan banatu ditu Gure Eskuk notario baten aurrean egindako zozketaren ondoren. 5.255 zenbakia izan da sari nagusiaren irabazlea, ‘Diaspora’ serieari dagokio, eta Bilboko alde zaharrean saldu zen.
30.000 euro eskuratuko ditu zenbaki irabazlearen ‘Diaspora’ serieak eta zenbaki nagusiaren gainerako serie bakoitzak 2.000 euro. Bestalde, 19.057 izan da bigarren zenbaki sariduna, serie bakoitzari 1.000 euroko saria dagokio, Arriaga-Lakuan (Gasteiz) saldutakoa izan da zenbakia.
Gure Eskuk adierazi du «Euskal Herriak Erabakitzeko beharra duelako, eta burujabe izan nahi dugulako» Tripontziaren salmenta garrantzitsua izan dela eragilearentzat. Aurtengoan, Unai eta Beñat Gaztelumendik sortutako liburuxka erabili dute sustapenerako, eta baita spot propio bat ere.
Sustapenerako beste bide bat Euskal Herriko kulturgile ospetsuen gonbidapenena izan da, azken hilabetean hainbat pertsona ospetsuren bideoak zabaldu dituzte Tripontzia erostera gonbidatuz.
🦉TRIPONTZIAK BADU IRABAZLEA!🦉
— Gure Esku (@gure_esku) January 22, 2024
Azken hilabeteetan Tripontzia eskutik eskura ibili eta gero, herriak saretu eta gero saria zozkatu da!
Lehen saria Bilboko alde zaharrean saldu da eta bigarren saria Lakuan.
🖐🏼Burujabetzaren bidean denok gara irabazle!🖐🏼 pic.twitter.com/Z5cZldU3lP