Martxoaren 31an Baionako Aviron rugbi taldeak Anoetan Toulonen aurka jokatu behar duen partida girotu eta lehia horretarako sarreren salmente hauspotzeko, talde lapurtarrak Robin Le Normand Realeko atzelaria eta Camile Lopez, baionarren kapitaina bildu ditu elkarren artean solasean aritu eta elkarrizketaren bideoa sare sozialetan zabaltzeko. Kirolari bakoitza bere bizi ohituren inguruan aritzen da eta, besteren artean, futbolariak onartzen du «euskaldunen eta bretoien artean antzekotasun handiak daudela» eta horrek asko erraztu diola Donostiara egokitzen.
«Nahikoa erraza izan da, hizkuntzaren kontua zegoen, ikasi egin behar izan nuen. Egokitzeko behar izan nituen lehen sei hilabeteren ostean, dena nahikoa erraza izan da. Egia esan euskaldunen eta bretoien artean antzekotasun handiak daude. Izateko era nahikoa antzekoa da, umiltasunaren eta lanaren kontzeptuak berberak dira. Egia esan, beti etxean bezala sentitu naiz», adierazi du Realeko jokalariak Sohütan jaiotakoaren galderari erantzunez.
헧헫헨헥헜 헨헥헗헜헡헔헞 : 1. Emanaldia
— Aviron Bayonnais (@avironrugbypro) February 29, 2024
Camille Lopez gure kapitaina eta Robin Le Normand Real Sociedadeko jokalariaren arteko elkarrizketa gurutzatua ezagutu ezazu.
Partidoarentzat txartel lehiatila :
https://t.co/FMdHZdpsrJ pic.twitter.com/lfUtJhVSDy
Kritikei beldurra
Camile Lopezek ere onartu du, Avironen jokatuta, aspalditik barruan zeraman arantzatxo bat atera ahal izan duela, aurreko urtera arte Euskal Herriko talde batean aritu gabea zelako. Avironeko 10 zenbakiak onartu du beti izaten direla «kritikei beldurrak» baina bere ibilbidean zehar izandako esperientziari esker ondo eraman ahal izan duela. Gainera, Baionara heldu zenetik maila bikainean ari da eta iaz Europako Koparako sailkatzea lortu zuten.
Hitzaspertu arin batean, bi kirolariek test moduko joko batean aritzen dira, euren bizitza intimoko sekretu batzuk azaltzen dizkiote elkarri, esaterako Le Normand «loti» handia dela eta Lopezek abestea oso gustukoa duela, eta aurrean dituzten erronken aurrean zortea opa diote elkarri.
Bideo osoa Baionako Avironen Facebookeko orrialdean ikus daiteke.