Lilatoiaren 34. edizioan 5.000 emakume inguruk parte hartu dute.
Lilatoiaren 34. edizioan 5.000 emakume inguruk parte hartu dute. (Andoni CANELLADA | FOKU)
Euripean abiatu dute lasterketa milaka emakumek Donostian.
Euripean abiatu dute lasterketa milaka emakumek Donostian. (Andoni CANELLADA | FOKU)
Esku bizikletarekin parte hartu duen emakumea.
Esku bizikletarekin parte hartu duen emakumea. (Andoni CANELLADA | FOKU)
Esku bizikletaren lasterketaren beste irudi bat.
Esku bizikletaren lasterketaren beste irudi bat. (Andoni CANELLADA | FOKU)
Giro paregabea lasterketa amaitu denean.
Giro paregabea lasterketa amaitu denean. (Andoni CANELLADA | FOKU)
Mugimendu feministak sortu zuen Lilatoia, eta orotara 34 edizio egin dituzte.
Mugimendu feministak sortu zuen Lilatoia, eta orotara 34 edizio egin dituzte. (Andoni CANELLADA | FOKU)
Guztira, 4.859 emakumek amaitu dute lasterketa.
Guztira, 4.859 emakumek amaitu dute lasterketa. (Andoni CANELLADA | FOKU)
Emakume gazte asko Lilatoia lasterketan.
Emakume gazte asko Lilatoia lasterketan. (Andoni CANELLADA | FOKU)
Jai eta aldarrikapen giroan itzuli da Lilatoia.
Jai eta aldarrikapen giroan itzuli da Lilatoia. (Andoni CANELLADA | FOKU)
Lasterkarien podiuma.
Lasterkarien podiuma. (Andoni CANELLADA | FOKU)
Amaierako ekitaldia, euripean.
Amaierako ekitaldia, euripean. (Andoni CANELLADA | FOKU)
NAIZ

Espazio publikoan eta kirolean zaildutako tokia hartu du Lilatoiak

Lilatoiaren 34. edizioan 5.000 emakume inguruk kirolean eta espazio publikoan zaildua zaien lekua hartu dute: batzuk, profesionalak; beste batzuk, zapatila erosi berriekin. Milaka horien artean, baina, hutsune bat ere izan da, Lilatoia sustatu zuen Arantxa Gurmendi aktorearena.

Donostiako Lilatoia jai eta aldarrikapen giroan itzuli da bere 34. ediziora. Berriz ere, parte-hartzea arrakastatsua izan da: 5.000 korrikalari inguruk 5 kilometroko ibilbidea egin dute, euskal hiriburu honetako lasterketan izena eman zuten 6.200 emakumeetatik.

Gaurko proban, Maria Lasa gipuzkoarra izan da azkarrena, 17:20ko denborarekin. Nerea Egia donostiarrak irabazi zuen iaz, eta bigarren izan da aurten, 17:50eko denborarekin. Minutu batera amaitu du Itziar Ibarbiak, Alkizan jaioa, 18:50eko erregistroarekin.

Zumba saio baten ondoren, esku bizikletarekin parte hartu duten emakumeak 10:25ean abiatu dira, eta bost minutu geroago gainerako korrikalariek egin dute gauza bera. Guztira, 4.859 emakumek amaitu dute lasterketa, iaz baino zertxobait gutxiago (5.014).

Antolatzaileek omenaldia egin nahi izan diote Arantxa Gurmendiri, 1990ean probaren jaiotzan inplikatutako aktora, iaz hil baitzen. Han izan dira beste hainbat sortzaile ere, eta Gurmendiren omenezko lore sorta jaso dute.

Aurten, izena eman duten emakume guztiek ordaindutako euro solidario bakoitza –dortsalak 14 euro balio zituen– Zaporeak elkartearentzat izango da. Eta lasterketa bukatzean, nola ez, ez da falta izan ‘Lilapote’ tradizionala Donostiako Alde Zaharrean.