![Bilbon arrazakeriaren aurka asteazken honetan egindako manifestazioa.](/media/asset_publics/resources/001/093/743/article_main_landscape/arrazakeria.jpg)
Martxoaren 21ean Arrazakeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna dela-eta, asteazken honetan egindako ekimenen artean, ELA sindikatuak Irun eta Hendaia artean dagoen Santiago zubian amaitu den mobilizazioa egin du, sindikatu horretako ordezkariak diren hainbat migratzaileren parte-hartzearekin.
Mobilizazioa Ficoba erakustazokan hasi da, ELAk Kontseilu Nazionala egin duelako bertan. Iker Barbero EHUko irakasleak hitzaldi bat eskaini du, migrazioan aditua eta gaiari buruzko hainbat lanen egilea delako.
Mitxel Lakuntza ELAko idazkari nagusiak azpimarratu duenez, «arrazakeriaren aurkako borroka eta prekaritatearen aurkako borroka uztartu egin behar dira, funtsean borroka bera direlako». Ildo horretan, gogorarazi du «Euskal Herrian pobrezia bost aldiz handiagoa dela migratuen artean gainerako herritarrekin alderatuta. Horrek bide bat erakusten digu: sindikatuak beti egon behar du gehien behar duten pertsonekin».
Bestalde, Nafarroako Gobernuak adierazpen instituzionala onartu du asteazken honetan, jatorriagatik, kulturagatik edo talde etnikoko kide izateagatik egindako diskriminazio oro gizarteko estamentu guztietatik erauztearen alde.
Aldi berean, hainbat kolektibok Atzerritartasun Legea eta «arau baztertzaile guztiak» indargabetzea eta «egiturazko arrazakeriari aurre egiteko benetako konpromisoa» eskatu diote foru Gobernuari.
Larunbatean Iruñean egingo den manifestazioan parte hartzera deitzeko baliatu duten prentsaurrekoan, «arrazakeria instituzionalizatu eta estrukturalaz» ohartarazi dute: «Menderatze eta gutxiagotze sistema bat, non pertsonak jatorriagatik, azalaren koloregatik, erlijioagatik edo talde etniko bateko kide izateagatik diskriminatzen eta baztertzen dituen gizarte baten dimentsio pertsonal, sozial, kultural eta instituzionalak artikulatzen diren».
Bilbon manifestazioa egin dute 18.30ean, Mariaren Bihotza plazatik abiatuta. Deitu duten taldeek esan dutenez, aurtengo eguna «Palestinako testuinguruak markatu du, eta premiazko garrantzia hartu du pertsona arrazializatuen, musulmanen, migratuen edo ijitoen aurkako politika publikoak salatzeko eta bidegabekeriak babesteko».
![Estebandomeno](/media/asset_publics/resources/001/135/856/article_thumb_horizontal/Estebandomeno.jpeg)
Cien años del primer muerto en el recorrido del encierro y algo de porno
![Bestak-garbiketa](/media/asset_publics/resources/001/136/867/article_thumb_horizontal/bestak-garbiketa.jpg)
Dos bestazales violentamente atacadas por defender a un hombre de una agresión
![Captura_de_pantalla_2024-07-25_a_las_15.22.51](/media/asset_publics/resources/001/140/611/article_thumb_horizontal/Captura_de_pantalla_2024-07-25_a_las_15.22.51.png)
UPN manipula una imagen para borrar las referencias a Euskal Herria de la camiseta de un edil
![Alpargata-maule](/media/asset_publics/resources/001/140/789/article_thumb_horizontal/alpargata-maule.jpg)
Arranque de temporada complicado para los últimos fabricantes de alpargatas suletinas
![Gasteiz](/media/asset_publics/resources/001/140/870/article_thumb_horizontal/gasteiz.jpg)