NAIZ

Arazorik ez dute izan Bidasoa Irunek eta Bera Berak Euskal Kopako finalak etxera eramateko

Ermuan jokatutako partidetan, Irundarrek bederatzigarren aldiz jarraian jaso dute garaikurra Erromori 40-21 gailenduta eta donostiarrek etxeko taldeari 19-37 irabazi diote.

Bidasoako jokalariak Ermura joandako zaleekin garaipena ospatzen.
Bidasoako jokalariak Ermura joandako zaleekin garaipena ospatzen. (BIDASOA-IRUN)

Espero zen bezala, Bidasoa Irunek eta Bera Berak inolako arazorik gabe gainditu dituzte  Erromo Eskubaloi taldea (40-21) eta Ermua (18-37) Ermuan jokatu diren Euskal Koparen finaletan, euren kalitatea nagusituz. Maila gorenean goiko postuetan dabiltza bi talde gipuzkoarrak eta partidak erraz atera dituzte aurrera talde askoz txikiagoen aurka.

Jacobo Cuetararenek bederatzigarren aldiz jarraian eskuratu dute lehiaketa hau, hamairugarrena talde horiaren historian. Partida bizkaitarren aldeko 2-1eko batekin hasi bada ere, bi taldeen arteko maila desberdintasuna berehala nabarmendu da kantxaren gainean eta horiz jantzitako taldeak azkar egin du ihes markagailuan. Iribarrek jarraian sartutako hiru golekin 10-20 bikoiztu dituzte aurkariak bidasoatarrek eta aldeak hazi baino ez dira egin. Bigarren zatian, esaterako, 10-0eko beste partzial bat sartu diete gizpuzkoarrek eta azkenerako aldea 21 goletakoa izan da (40-21).

Jende aurreko entrenamendu moduko bat izan da Jacobo Cuetaren mutilentzat, ligako hurrengo partida gainean dute eta irundarrek. Ostiralean bertan Frigorificos del Morrazo taldea hartuko du Artalekun, denboraldi honetan Artalekun jokatuko duen azkenaurreko partidan. Lehia garrantzitsua da txapeldun orde izateko borrokan.

PARTIDAKO FITXA:

20 - Erromoko Eskubaloia (13+7): Jover, Osante (2), Del Valle (1), Moreno (3), Matías (1), Cañete, Arranz; J. Martinez, Najera (2), Barruetabeña  (3), E. Martinez (1), Ariel (6, 2p), Raynier (1) eta Riego.

41 - Bidasoa Irun (21+20): Skrzyniarz, Cavero (6, 2p), Jevtic (2), Rodrigo Salinas (1), Iribar (7), Garcia (2), Diaz (3); Harbaoui, Gey-Emparan (5), Furundarena (4), Esteban Salinas (2), Silva (2), Gorka Nieto (3), Pacheco (3) eta Asier Nieto (1).

Markagailua: 2-3, 3-4, 5-9, 6-14, 10-16, 13-21 (atsedenaldia); 14-25, 14-28, 14-32, 15-36, 16-39 eta 20-41.

Gorabeherak: Euskal Kopako finala, Miguel Angel Blanco Udal Kiroldegian (Ermua) ospatutakoa 300 zale ingururen aurrean.

Bera Bera eta Ermuako jokalariak, finala amaitzean. (SUPER MARA BERA BERA)

Bera Bera, serio

Bera Bera, bere aldetik, Liga irabazteko play-offa jokatzen ari da Valladoliden aurka eta Imanol Alvarez entrenatzaileak Hernandez eta kolpatuta jarraitzen duen Karsteni gorde ditu, baina taldeak serio hartu du partida eta, batez ere, defentsako lanean oinarrituta, ez die batere aukerarik eman euren lehen finala jokatu duten Ermua taldeko jokalariei.

Zazpi minutu behar izan dituzte etxeko jokalariak lehen gola sartzeko eta donostiarrek erabat kontrolpean izan dute partida hasieratik. Aldaketa asko egin ditu Alvarezek eta, batez ere kontraerasoan, min izugarria egin diete bizkaitarrei, atsedenaldirako (9-17) lehia oso ondo bideratuz.

Bigarren zatia ere molde berean joan da, donostiarrek aurretik dituzten erronkak prestatzeko erabili dituzte minutuak eta garaipen eroso bat eskuratu dute.

PARTIDAKO FITXA:

19 - Lauko Ermuko Errotabarri 19 (9+10): Malexetxeberria, Ruiz (5), Legorburu (1), Vivar (4, 1p), Izquierdo (2), Cruz eta Moreno –hasierako zazpikoa–, Bouzo (1), Alcoba (4, 1p), Gayoso, Unanue (1), Erauskin, Saez, De Diego eta Fernandez (o.a.) (1).

37 - Super Amara Bera Bera 37 (16+21): Aalla, Etxeberria (5), Fernandes (6), Gavilan (2), Tchaptchet (2), Arrojeria eta Blanco (4) –hasierako zazpikoa–, Cavo (1), Erauskin (2), Arroyo (2), Loidi (5), Boada (3, 1p), Menéndez (2), Urretabizkaia (2) eta Silva (o.a.).

Markagailua:  0-2, 2-5, 4-7, 6-9, 7-12, 9-16 (atsedenaldia); 9-20, 11-22, 12-25, 15-30, 16-33 eta 19-37.

Epaileak: Marta Fernandez eta Maialen Calderon.