![Makina-erremintaren Biurteko Azoka Barakaldon. Makineriaren sektoreak gorakada izan du.](/media/asset_publics/resources/001/122/206/article_main_landscape/bienal-barakaldo.jpg)
Araba, Bizkai eta Gipuzkoako industriaren produkzioa %1,4 gutxitu da apirilean aurreko urteko hilabete beraren aldean, lan egutegiko «baldintza homogeneoetan». Aurreko hilaren aldean, berriz, EAEko industriaren jarduera %4,9 murriztu da, dagozkion urtaroen ondorioak zuzendu ondoren, Eustat estatistika erakundeak emandako datuen arabera.
Ondasunen helburu ekonomikoaren arabera, kontsumo ondasunek urte arteko portaera negatiboa izan dute apirilean, produkzioa %7,3 murriztu baita, kontsumo ondasun ez-iraunkorren %5,3ko eta kontsumo ondasun iraunkorren %16,5eko jaitsieren ondoren.
Halaber, energiaren produkzioa %3,2 jaitsi da apirilean aurreko urteko hile beraren aldean, eta bitarteko ondasunena, %2,4. Ekipo ondasunen produkzioa, aldiz, %5,8 igo da aurreko urteko apirilaren aldean.
EAEko industrian pisu handiena duten sektoreen artean, energia elektriko, gas eta lurrunak (-%8,6), kautxu eta plastikoek (-%7,0) eta elikagaien, edarien eta tabakoaren industriek (-%6,6) izan dituzte beherakadarik handienak, eta makineria eta ekipoa (%7,0) eta garraio materiala (%3,7) sektoreek, aldiz, gorakadarik handienak.
Industriaren produkzioaren indizearen urte arteko bilakaera negatiboa izan da apirilean Araban eta Bizkaian, %5,6 eta %3,8 jaitsi baita, hurrenez hurren; Gipuzkoan, aldiz, produkzioa %3,8 igo da.
Bestalde, industriaren jarduera %0,1 jaitsi da EAEn 2024ko lehen lau hilabeteetako metatuan. Kontsumo ondasunetan, apirilera arte metatutako produkzioa %1,2 jaitsi da, eta bitarteko ondasunetan %1,7; aitzitik, ekipo ondasunak eta energia gehitu egin ziren, %4,0 eta %2,4, hurrenez hurren.
Lurraldeka, 2024ko lehenengo lau hilabeteetako metatua balantze positiboarekin itxi da Gipuzkoan, produkzioaren %1,7ko igoerarekin; Araban, produkzioa %2,8 jaitsi da, eta Bizkaian %0,4, aurreko urteko aldi metatu beraren aldean.
![Estebandomeno](/media/asset_publics/resources/001/135/856/article_thumb_horizontal/Estebandomeno.jpeg)
Cien años del primer muerto en el recorrido del encierro y algo de porno
![Naizxalbador](/media/asset_publics/resources/001/135/773/article_thumb_horizontal/NAIZxalbador.jpg)
AEBetako Glitterfox taldeak euskaraz eta disco ukituarekin grabatu du ‘Xalbadorren heriotzean’
![Indurain-villavesa2](/media/asset_publics/resources/001/136/510/article_thumb_horizontal/indurain-villavesa2.jpg)
Casi todos los incidentes imaginables se suceden en un encierro de la villavesa lento e irreal
![Bestak-garbiketa](/media/asset_publics/resources/001/136/867/article_thumb_horizontal/bestak-garbiketa.jpg)
Dos bestazales violentamente atacadas por defender a un hombre de una agresión
![Atristain](/media/asset_publics/resources/001/134/948/article_thumb_horizontal/Atristain.jpg)