NAIZ

Xabier Perez Aldunate iruindarra, baldintzapean aske 19 urte preso eman ondoren

2005eko otsailean atxilotu zuten Xabier Perez Aldunate iruindarra eta ordutik espetxean izan da. Azken hiru urtean etxean bete du ezarritako espetxe zigorra eta iaz onartu zioten hirugarren gradua. Asteazken honetan baldintzapeko askatasuna eskuratu du.

Sareren mobilizazio bat, Bilbon.
Sareren mobilizazio bat, Bilbon. (Aritz LOIOLA | FOKU)

Espetxe Zaintzako Epaile Zentralaren ebazpenaren bitartez, baldintzapeko askatasuna eskuratu du Xabier Perez Aldunate iruindarrak, Etxeratek asteazken honetan jakinarazi duenez. 19 urte baino gehiago zeramatzan Txantrea auzoko bizilagunak espetxe ezberdinetan preso.

2021eko maiatzetik etxean bete du espainiar auzitegiek ezarritako espetxe zigorra, hasieran zigor kodearen 100.2. artikuluak ezartzen duen bigarren gradua arinduaren bitartez. 2024ko urtarrilean, berriz, hirugarren gradua ezarri zioten, ia 19 urte eta gero lehen baimenak eskuratuz.

2020ko azaroan nafar hiriburuko kartzelara heldu zen preso iruindarra, Kordobako espetxetik, eta ondoren Martutenekora lekualdatu zuten, non sei hilabete bete zituen, 2021eko maiatzan Txantreara itzuli arte.

2005eko otsailean atxilotu zuten Perez Aldunate eta ordutik espetxeraturik izan da. Atxilotu zutenean Poliziak torturatu zuela salatu zuen epailearen aurrean.