CONTENIDO PATROCINADO

Igorre jaietako bigarren asteburuan murgilduko da

Ostegun honetarako iragarrita dauden herri afari eta mozorro gauarekin ekingo diote Igorren aurtengo jaietako bigarren asteburuari.

Musika ekitaldi ugari izango da aurten ere Igorreko jaietan.
Musika ekitaldi ugari izango da aurten ere Igorreko jaietan. (Jaizki FONTANEDA | FOKU)

Herriko jaiak pasa den barikuan hasi ziren, Jokaldi erromeria taldeko sortzaileetako bat izan zen Juantxu Urkiagak jaurtitako txupinazoarekin. Lehen asteburu horretan, ekitaldi ugari ospatu ziren, hala nola kuadrillen arteko olinpiadak, paella txapelketa, kirol lehiaketak eta musika ekitaldiak.

Aste honetan zehar, umeei zuzendutako ekitaldiak izan dira nagusi eta ostegun honetan (ekainak 13) jai giroan murgilduko da berriro herria. Goizean San Antonio ermitako meza eta trikitilarien kalejira izango dira eta arratsaldea, mus txapelketa, umeen antzerkia, karro-poteoa eta herri afaria txosnagunean. Ondoren, mozorro gaua ospatuko da eta aurtengo gaia lanbideei buruzkoa izango da.

Ostiralean (ekainak 14) patata tortilla txapelketa izango da eta jarraian Sakatu elektrotxaranga eta kontzertuen txanda, tartean Bulego taldearena. Zapatuan (ekainak 15) kirol ekitaldiak, rally humoristikoa eta artzain-txakur txapelketa izango dira, eta eguna amaitzeko kontzertuak txosnagunean, tartean Raimundo el canastero taldearena.

Aurtengo jaiak domekean amaituko dira (ekainak 16). Egun horretarako, jubilatuen bazkaria, dantzariak eta Gauargi taldearekin erromeria daude iragarrita, tartean bals lehiaketa eta guzti.

Igorreko jaietako establezimendu laguntzaileak: Arratia Inmobiliaria, Belagorri eta Elorrin.