CONTENIDO PATROCINADO

Betiko ogia eta ogi birrindua, Urretxun egina eta Eroskiko dendentan salgai

Inoiz baino ogi aukera gehiago dago gaur egun okindegi eta saltokietan. Eroskin ere ogi mota desberdinak aurkituko ditugu, horien artean Urretxuko Illargui okindegian modu tradizionalean eta kalitatezko osagaiekin egindakoa, baita osagai berdinekin egindako ogi birrindua ere.

Urretxuko Illargui okindegiko labean egindako "baserri" ogia.
Urretxuko Illargui okindegiko labean egindako "baserri" ogia. (Gotzon ARANBURU | FOKU)

Ez da kasualitatea Eroskiko ogiaren eta ogi arrailaren jatorria Urola Garaian aurkitzea. Izan ere, eskualde horretako baserrietan betidanik izan dute ogia egiteko ohitura. Tradizio horri jarraipena eman eta garai berrietara egokitzeko, ogia egiten zuten hamabi familiak Illargui okindegia sortu zuten 1974an, orain dela 50 urte beraz.

Instalazio berriak eraiki zituzten Sagastitxipi poligonoan, eta geroago ogia saltzeko Endaia izeneko dendak zabaldu zituzten Urretxun, Zumarragan eta Legazpin. Enpresa handitzen joan zen neurrian, 80. hamarkadan ogi arrailatua ere egiten hasi ziren.

Merkatuaren eskaera handiari erantzuteko, 2007an beste egoitza bat zabaldu zuten Araian, eta gaur egun estatu mailan kopuru handiena ekoizten duen enpresa da, 2.200 tona inguru hilabetean. Merkatuak ere zabaldu dituzte eta %40 inguru atzerrian saltzen dute, batezere Frantzian, baina baita urrutiago ere: Hegoamerikan, Hego Korean edo Australian. Guztira, 80 pertsona inguruk lan egiten dute gaur egun Illarguiko bi egoitzetan eta bost dendetan.

Eroskiko dendetan, Illarguiko labe zaharrean egindako bi ogi mota aurkituko ditugu, biribila eta luzea.


Estatu mailako ogi-arraila ekoizlerik handiena bihurtu bada ere, Urretxuko enpresak hasierako filosofia mantendu du: kalitatezko lehengaien erabilera eta tradizioa eta berrikuntzaren arteko oreka. Horren guztiaren emaitza dira Urretxuko labeetan ekoizten dituzten ogi mota desberdinak: egunekoa, aurrez egosia, Eusko Label, ekologikoa (txuria, integrala, zekaleduna, espeltarekin egindakoa, kurkumarekin...)

Eroskiko dendetan, Illarguiko labe zaharrean egindako bi ogi mota aurkituko ditugu, biribila eta luzea, "baserri" izenarekin. Biak irin txurikoak, baina modu tradizionalean eginak, hartzidura prozesuei eta egonaldiei behar duten denbora emanez. Ogi luzeak Illarguiko sortzaile baten etxean erabiltzen zuten forma kiribildu berezia mantentzen du.

Eroskiko saltoki guztietara freskotasun handienarekin iritsi ahal izateko, ogi horien banaketa zero azpiko tenperaturetan egiten da, eta salgai jarri baino lehen azken egosketa bat egiten zaio.

Eroskiko dendetan ogi birrindu mota desberdinak aurkituko ditugu, bai pikorraren tamainari dagokionean, baita kolore edo gehigarriei dagokionean ere.

Ogi birrinduaren sekretua

Betiko ogiarekin batera, eta haren prozesu berbera erabiliz, Illargui okindegian ogi birrindua ere egiten dute. Jende askok produktu hau ogi zaharra berrerabiliz egiten dela uste badu ere, saltokietan aurkituko dugun ogi arraila ogi egosi berriarekin egina dago.

Urretxuko okindegian, ogiaren osagai berberak erabiliz ogi biribil txiki batzuk egiten dituzte eta, ondoren, puskak egiteko makinetatik pasatzen dute, behar den neurrira iritsi arte galbahe desberdinak erabiliz. Ogi egin berria den seinale da ontziratzen den momentuan oraindik beroa mantentzen duela.

Eroskiko dendetan ogi birrindu mota desberdinak aurkituko ditugu, bai pikorraren tamainari dagokionean, baita kolore edo gehigarriei dagokionean ere: txigortua, txuria, baratzuri eta perrexilarekin… Baina beti ere kalitatezko osagaiekin eta betiko moduan eginak.