‘Oibarren euskaraz. D eredua Nafarroa guzian. PSOE=euskarafobia’ pankarta zabaldu dute dozenaka euskaltzalek astearte honetan Iruñean, PSNren egoitzaren aitzinean, Oibarko familiekin batera D eredua ezartzeko exijitzeko. Euskararen Defentsarako Sarea, Steilas eta Administrazioan Euskaraz izan dira protestan, besteak beste, ‘Euskaraz bizi nahi dut’ lelodun eta Nafarroako armarridun banderekin.
Euskaraz ikastea nafar guztion eskubidea delako, gaur Parlamentuaren aurrean Oibarreko familiekin D eredua ezartzea exijitzeko elkartu gara.
— STEILAS sindikatua (@STEILAS_) July 2, 2024
PSN = euskarafobia pic.twitter.com/HISGecae7q
Euskararen Defentsarako Sareak NAIZi azaldu dionez, Oibarren haur eskola sortzeari uko egin dio Carlos Gimeno PSNko Hezkuntza sailburuak, zer eta bertan hamar eskaera zeudelako euskarazko eredua nahi zutela adierazten zutenak.
Alaitz Institutua bakean uzteko eskaera
Jakinarazi dutenez, kontseilari berak Barañaingo Alaitz Institutuan euskarazko gela bat kendu du, eta 26 ikasle kanpoan utzi ditu. Horregatik, Alaitz bakean uzteko exijitu diote protestan.
"Gimeno, Alaitz ez ukitu! https://t.co/t5aHYEWiCf pic.twitter.com/PN7ZurPdrR
— adm.euskaraz.taldea (@admeuskeraztald) July 2, 2024
Salatu dutenez, aurretik, Mendigorrian D ereduaren auka aritu da Gimeno, eta baita Larragan, Lezkairun eta Lerinen ere, beste batzuen artean. Azken honetan, gainera, gurasoek amore ematea lortu zuen.
«Nahikoa da. Hezkuntza Departamentuaren politika euskarafoboa bukatzea nahi dugu», erran dute ozen elkarretaratzean.