Eva Marie Saintek, Hollywooden «urrezko garaia» delakotik bizirik geratzen den aktoresa estatubatuar bakarretakoak, 100 urte beteko ditu ostegun honetan.
1940ko hamarkadaren amaieran hasi zuen bere ibilbidea film eta pelikulen mundu honetan. 1954ra arte, ordea, ez zuen pantaila handian debutatu. 'On the Waterfront' pelikularekin hasi zen bere arrakasta latzen, izan ere, Oscar saria irabazi zuen pelikula honi esker.
Bere ospearen punturik altuena 1959. urtean 'North by Northwest' filmarekin izan zuen. Bere ohiko bidetik kanpo geratzen zen paper bat egiteko irrikaz zegoen eta horrela Eve Kendallen pertsonaiari esker lortu zuen bilatzen zuena. Horretarako, zuen ile ile horia moztu eta bere ahotsa landu behar izan zuen.
Hortxe geratu zitekeen bere ibilbidea, baina geroz eta urrutiago joan nahi zuen, bai eta lortu ere. Komedia edota drama historiko bezalako genero zailagoei ekin zien, 'The Russians Are Coming' eta 'Raintree County' pelikulekin esaterako.
Bere azken agerraldietako batean, Saintek Supermanen ama adoptiboaren papera egin zuen 'Superman Returns' (2006) filmean.
93 urte zituela, Oscarren festibalaren 90. edizioarekin bat eginez, jantzi-diseinu onenaren saria ematera igo zen eszenatokira eta gaueko unerik maitagarrienetako baten protagonista bilakatu zen bera,
«Zerbaitetaz konturatu naiz: Akademia hau baino zaharragoa naiz (...) Horretaz oso harro nago», esan zuen txalo artean. Orain, gainera, mendearen langa pasa du.