CONTENIDO PATROCINADO

Arbizu txistorra, tradizioz betetako hestebetea, Eroskiko harategietan

Nafarroako txistorra da Euskal Herriko hestebete ospetsuenetako bat. Harakin familia askok belaunaldiz belaunaldi mantendu du etxeko errezeta eta Eroskik bere bezeroen esku jartzen du tradizioari jarraituz eta kalitatezko osagaiekin egindako Arbizu txistorra, baita hirugiharra ere.

Ainara Goikoetxea Arbizuk ematen dio jarraipena familiako negozioari, bere bikote Josebarekin batera.
Ainara Goikoetxea Arbizuk ematen dio jarraipena familiako negozioari, bere bikote Josebarekin batera. (Aitor KARASATORRE | FOKU)

Nafarroan jatorria duen lukainka mehe eta freskoak oso zapore berezia du, osagai gutxirekin egina badago ere: txerri haragi freskoa eta xingarra –proportzio egokian nahastuta–, piper hautsa, baratxuria, ura eta gatza, hori guztia arkume hestean sartuta.



Produktu horri ospea eman diona Nafarroako Sakana bailara da eta, bereziki, Arbizu herria, bertako harakin familia askok belaunaldiz belaunaldi mantendu duelako gutizi horren errezeta, Horregatik dira sarituenak eskualde horretan egindako txistorrak.



Txistorra eta beste zenbait hestebete egiten belaunaldiak daramatzan enpresetako bat da Embutidos Arbizu, 1948 inguruan Jose Arbizuk eta Ramona Larrazak sortu zuten familiako negozioa. Gaur egun lanean ari den hirugarren belaunaldiko kide da Ainara Goikoetxea Arbizu eta berak dioen moduan, Jose eta Ramonak, ezkondu berritan, harategia ireki zuten herrian eta, haragiarekin lan egiteaz gain, txistorra eta tripota ere egiten hasi ziren.



Denborak aurrera egin ahala, produktu gehiago egiten hasi ziren (tripakiak, patea…) eta horretarako lantegi txiki bat ireki zuten. Bertan hasi zen lanean beraien alaba Mari Carmen eta ondoren bere senarra, Patxi Goikoetxea, erremontari profesionala izandakoa. 30 urte igaro ondoren, historia berriro errepikatu zen eta Mari Carmenek eta Patxik lantegia handitu behar izan zuten. Beren alaba Ainara, ikasketak bukatutakoan, bertan hasi zen baita ere lanean eta, orain dela 14 urte, berriro lantegi berria zabaldu zuten, herriko Utzubar poligonoan. Gaur egun Ainarak ematen dio jarraipena familiako negozioari, bere bikote Josebarekin batera.

Eroskiko harategietan Embutidos Arbizuren bi produktu eros daitezke: Nafarroako Txistorra eta hirugihar ondua, xerratuta edo puskan.

Embutidos Arbizuko produktu bereizgarrienak txistorra, tripakiak eta patea izaten jarraitzen dute, nahiz eta azken urteetan produktu gehiago egin: txorizoa, hirugiharra, pate mota desberdinak, txistorra ekologikoa… Baita aurrez prestatutako platerak ere: txorizoa sagardoan egosia, txerri hankak saltsan, karrilerak...



Harategi honetan egindako produktuak oso estimatuak dira Euskal Herria osoan, baina baita estatuan eta mundu osoan ere: Britainia Handia, Suedia, Norvegia, Hungaria, Filipinak, Hong Kong… Euskal merkatuari dagokionez, ostalaritzak eramaten du eskariaren zati handi bat, baina denda txikietan eta supermerkatuetan ere saltzen dute.



Eroskiko harategietan ere Embutidos Arbizuren bi produktu eros daitezke: Nafarroako Txistorra eta hirugihar ondua, xerratuta edo puskan. Kalitatezko osagaiekin eta tradizioari jarraituz egindako altxorrak.