56 adineko arrantzale bat zendu zen larunbat honetan Santarder hiriaren parean gertatutako itsas istripuaren ondorioz.
Donibane Lohizuneko ‘Hunekin Aski’ itsasontzia Kantabriako kostaldetik 25 bat milietara zegoen bertan lan egiten zuen gizona zauritu zenean.
Larunbatean, arratsaldeko hirurak aldera, ontziak alerta bidali zuen, eskifaiako kide baten ebakuazioa eskatuz.
Frantziar estatuko itsas sokorri zerbitzuek kudeatu zuten alerta, Okzitaniako Tolosatik. Espainiar Estatuko zerbitzuei jakinarazi zieten ontzian zegoen arrantzale bat eri zela.
Gizona artatua izan zen itsasontzian bertan. Baina bere egoera larria zen, eta ebakuazioa agindu zuten sorospen zerbitzuek.
Kantabriako hedabideek jasotako informazioaren arabera, arratsaldeko laurak aldera Santander hiritik abiatu zen Helimer 215 helikopteroa marinelaren ebakuazioa egitekp.
‘Hunekin Aski’ itsasontzian langilea hartu eta Santanderreko aeroportua eraman zuten. Bertan anbulantzia bat zegoen, Valdecillas erietxera eramateko.
Alta, medikuek ezin izan izan zuten ezer gizonaren bizitza salbatzeko, eta bertan hil zen.
'Sud-Ouest'-k jakitera eman duenez, igande honetan goizaldean atoian eraman dute itsasontzia Donibane Lohizuneko portura. Bertara heldu da, onik, ezagutzen ez diren arrazoiengatik istripua gertatu zenean hildako gizonarekin batera lanean zegoen bigarren marinela.
Bi marinel senegaldar hiltzat jo dituzte, ofizialki
Lan istripua une berezi batean gertatu da. Izan ere, joan den astean ofizialki hiltzat jo zituzten 2023ko abenduan Donibane Lohizuneko porturako bidean zirela, Zokoa gortorlekuaren inguruan desagertu ziren bi marinel senegaldar.
Arcachonen portua zuen ‘FV Cycnos’ itsasontziaren hondoratzeak emozio handia eragin zuen Donibane Lohizunen.
Oraingoan Donibane Lohizuneko portuan aterpe duen ‘Hunekin Aski’ itsasontzian izandako istripuak beste arrantzale baten heriotza eragin du. Berriz ere lanbide gogor baten gainean, begiradaz jarriz. Ezaguna baita arrantza sektoreak pairatzen duen ziurgabetasun handia.