NAIZ

Super Amara Bera Berak urrian hasiko du EHF European League txapelketa

Espainiako Federazioak iazko irizpide bera jarraitu du; hau da, European Leagueko lehen postua liga erregularreko txapeldunari ematea: Elx. Donostiarrek lehen kanporaketa gainditzen badute, ez dira Elxekin gurutzatuko, koadroaren alde berean egongo baitira bi taldeak.

Bera Berak aurkari gogorrak izango ditu EHF European leaguen.
Bera Berak aurkari gogorrak izango ditu EHF European leaguen. (Jon URBE | FOKU)

Europako Federazioak (EHF) gaur eguerdian argitaratu du European Leagueko 2024-25 denboraldiko taldeen banaketa, 35 taldek osatzen dutena eta Super Amara Bera Bera QR2 kanporaketan kokatu du. Beraz, talde donostiarrak urriaren 5-6an hasiko du bere ibilbidea. Zozketa, QR3 ere barne hartuko duena, Vienako egoitzan burutuko da, uztailaren 16an.

Espainiako Federazioak iazko irizpide bera jarraitu du; hau da, European Leagueko lehen postua liga erregularreko txapeldunari ematea, kasu honetan, azaroan lehian sartuko den Atticgo BM Elx taldeari. Super Amara Bera Berak lehen kanporaketa gainditzen badu, ez da Elxekin gurutzatuko, koadroaren alde berean egongo baitira bi taldeak.

Egindako banaketari erreparatuta, Bera Berak txapeldun hauek izan ditzake aurkari: Banik Bost txekiarra; Armada Praxis Yalikavaspor turkiarra; Hypo Niederösterreich austriarra; DAC Dunajska Streda eslovakiarra; Herbehereko Cabooter Fortes Venlo; Ipar Mazedoniako HC Gjorche Petrov-WHC Skopje eta Portugaleko Benfica. ZRK Crvena Zvezda serbiarrak eta Fredrikstad Bkl norvegiarrak osatzen dute taula. Banik Most potentzial handieneko taldea da, eta agian Turkia eta Norvegia dira bidaiarik ezerosoenak.

Joaneko partida urriaren 5 edo 6an jokatuko da, eta itzulikoa, urriaren 12 edo 13an.

Distribuzio honi esker talde indartsuak ere saihesten ditu Super Amara Bera Berak, hala nola HSG Blomberg-Lippe alemaniarra, Errumaniako Rm Valcea, Frantziako Dijon edo Hungariako Vac.

Uztailaren 16an, 11.00etatik aurrera, Vienako egoitzan, EHFk QR3 kanporaketa ere zozketatuko du. Horrela, Super Amara Bera Berak laster ezagutuko ditu multzoen fasera sartzeko gainditu beharko dituen Europako bi aurkariak. QR3 kanporaketan HSG Bensheim/Auerbach, Thüringer HC edo Borussia Dortmund alemaniarrak; Sola HK, Paris 92, Larvik, Motherson Mosonmagyarovari KC edo DVSC Schaeffler hungariarrak, Lokomotiva Zagreb edo ZRK Zrinski Cakovec kroaziarrak edo KGHM MKS Zaglebie Lubin (Fernandes eta Cavoren taldea) edo MKS FunFloor Lublin poloniarrak daude. Azaroaren 9-10 eta 16-17 jokatuko dira partidak.