Boli Kostan bizi den Ayak, bere ezkontzara gerturatu diren guztiak zur eta lur utziko ditu ‘ez’ esaten duenean. Bizimodu berri bati ekiteko asmoz, Txinara joango da, eta han lana lortuko du tea saltzen duten boutique batean. Dendaren jabea Cai izeneko gizonezkoa da eta arte zahar horren irakaspenek aurrera egin ahala, lotura bizia piztuko da haien artean. Bi pertsonaia kontrajarriren arteko maitasun atenporal eta unibertsala sentitzera gonbidatzen gaituen filma da.
Sissako zuzendariak La Colline Parfumée izeneko jatetxe batean aurkitu zuen gidoia idazteko inspirazioa.
Txinan, Boli Kosta eta Cabo Verde artean girotzen den lan hau, 2015ean Oscarretarako izendatu zuten eta zazpi Cesar sari irabazi zituen ‘Timbuktú’ film txalotuaren jarraipena da.
Abderrahmane Sissako Afrikako zinemaren zuzendari ospetsuenetako bat da, eta bere filmek, maiz, Afrikako eta Mendebaldearen arteko harreman sozialak eta politikoak aztertzen dituzte. Bere lanak bortizkeria, kolonialismoa, globalizazioa eta identitate kulturalak bezalako gai garrantzitsuei heltzen die, poetika eta gizatasun sakon batekin uztartuz. Bere obrarik ezagunenak ‘Heremakono’ edo ‘Waiting for Happiness’ (2002), ‘Timbuktu’ (2014), eta ‘Bamako’ (2006) dira.