Gaizka Izagirre
Zinema eta telesail kritikaria

Roboten jatorria

'TRANSFORMERS ONE'
AEB, 2024, 103’ Zuzen.: Josh Cooley. Gidoia: Andrew Barrer, Gabriel Ferrari, Eric Pearson. Musika: Brian Tyler

'Transformers One' filmeko une bat
'Transformers One' filmeko une bat ( Paramount Pictures)

'Transformers' unibertsoa 80ko hamarkadako hasierako jostailuen eta animazio saioen bidez eman zen ezagutzera; gaur egun pop kulturaren zati garrantzitsua bihurtu da. Frankizia honen argumentuak Cybertron planetako bi arraza robotikoen- , Autobotak eta Decepticon-ak- gatazka azaltzen du. 'Transformer' izendapena robot horiek ordezko forma bihurtzeko duten gaitasunaren ondorio da, normalean ibilgailuak.

Transformers One’ deituriko film berri hau unibertso horren zati bat da eta saga berri baten hasiera gisa aurkezten da. Animazio erabiliz, jatorriaren inguruko istorioa azalduko du, hau da, Optimus Prime eta Megatron lehenengo aldiz aurrez aurre agertzen diren uneak.

Telesailak edota bideojokoak alde batera utziz, honakoa, unibertso honen barruan egiten denbederatzigarren izenburua da.

Jatorrizko bertsioan, animaziozko pertsonaiei ahotsa jartzen, Hollywoodeko izar ugari topatuko ditugu: Chris Hemsworth , Scarlett Johansson, Keegan-Michael Key, Jon Hamm edota Laurence Fishburne besteak beste.

Transformers-en zaleentzat esperientzia berritzailea izango da, izan ere saga honen jatorriaren eta pertsonaiaren bilakaeraren ikuspegi berria eskainiko du.

Josh Cooley. Bere izena beharbada ez zaizu oso ezaguna egingo baina animatzaile, zuzendari eta gidoilari honek Pixarren munduan ere utzi du bere arrastoa: ‘Inside Out’-en gidoilarietako bat da eta ‘Toy Story 4’ film arrakastatsuaren zuzendaria.