Artekalen bizi ziren hiru gazte etxegabetu dituzte astelehen honen goizaldean Bilbon. AZET sindikatuak eginiko deialdiari jarraiki, dozenaka lagun bertaratu dira hori ekiditeko asmoz. Etxebizitza eskubidea dela aldarrikatu dute hiru orduz luzatu den ekimenean.
Batu erresistentziara!
— AZET Etxebizitza Sindikatua (@AzTaldea) September 23, 2024
Auzokideak atarira hurbiltzen hasi dira. Polizia dagoeneko bertan da eta ez digute atarira heltzen uzten.
Somera kaletik datorren kntoia ere itxi dute.
Denok Artekalera, denok borrokara! pic.twitter.com/qvDTowJJrB
8.30etan deitua zegoen elkarretaratzea baina ordurako jada Udaltzaingoak moztua zuen kalea eta ez du inor Artekalera sartzen utzi.
«Sindikatutik etxekaleratzea atzeratzeko argudioak aurkeztu dizkiogu komitiba judizialari, baina etxekaleratzearekin aurrera jarraitzea erabaki du», jakinarazi du AZETek 9.30ak aldera.
Egoera ikusita, atarira hurbiltzen ahalegindu dira bertaratakoak eta udaltzainekin tirabirak gertatu dira. Sindikatuko kide bat eraman dute atxilotuta.
Auzokideak atarira hurbiltzen saiatu dira, etxegabetzea ekiditzen saiatzeko.
— AZET Etxebizitza Sindikatua (@AzTaldea) September 23, 2024
Hemen jarraituko dugu. Etxekaleratzeen aurrean erresistentzia! pic.twitter.com/PzLaL7dbRZ
Etxegabetzea gauzatu da azkenik. «Beste etxebizitza huts bat, hiru pertsona gehiago kale gorrian. Pobreen kontrako gerrak ez du etenik», salatu du AZETek Artekalen bertan. Eta arratsalde honetan bertan manifestazioa egin dute gertatutakoa salatzeko.
Gure babesa eta elkartasuna oraintxe bertan Bilboko Zazpi kaleetan etxegabetzeen ari diren gazteei, etxegabetzeak gelditzeko bertaratutako lagunei eta atxilotua izan den pertsonari 欄
— Sortu Bilbo (@SortuBilbo) September 23, 2024
Etxegabetzerik ez!
Etxebizitza eskubidea! https://t.co/PbviaQm12i
«Etxekaleratuak izan diren hiru gazteak urte luzeak hutsik zeramatzan auzoko etxe batean bizi ziren, eta elkarbizitza ona zeukaten auzokideekin. Duela hilabete batzuk etxejabeak desokupazio enpresa bat bidali zuen, etxean bizi ziren gazteak indarrez eta era ilegalean etxekaleratzeko helburuarekin. Orduko hartan ez zuen lortu, baina oraingo honetan bai, bide judiziala hartuta», azaldu du AZETek.
«Etxebizitza legeak, etxekaleratzeen aurkako luzamenduak, ezkutu sozialak, alderdi sozialdemokraten arteko akordioak... Dena da paper errea. Gezurrak. Hitzontzikeria. Ongi dakigu hilabeteotan etxekaleratzeek ez dutela etenik izan, izan horiek legezkoak edo legez kanpokoak, kamuflatuak edo esplizituagoak. Edo gaurkoa bezalakoak: kapitalaren adar armatua den poliziarekin bitarteko, hiru gazte bortxaz kale gorrian utziz eta jabetza pribatua izateko ustezko eskubidea defendatuz gure bizitzen gainetik. Beste etxebizitza huts bat, hiru pertsona gehiago kale gorrian. Pobreon kontrako gerrak ez du etenik», gaineratu du AZETek.