Elizateen muga izandako lekuan teila bota dute Ibaizabalera.
Elizateen muga izandako lekuan teila bota dute Ibaizabalera. (Oskar MATXIN EDESA | FOKU)
Deustuarren kalejira Done Petri plazatik atera da.
Deustuarren kalejira Done Petri plazatik atera da. (Oskar MATXIN EDESA | FOKU)
Deustuko elizateko agintariak.
Deustuko elizateko agintariak. (Oskar MATXIN EDESA)
Begoñako kalejira Etxebarria parkeko tximiniatik abiatu da.
Begoñako kalejira Etxebarria parkeko tximiniatik abiatu da. (Oskar MATXIN EDESA | FOKU)
Begoñako elizateko agintariak.
Begoñako elizateko agintariak. (Asier ROBLES)
Erraldoiak ere izna dira kalejiran.
Erraldoiak ere izna dira kalejiran. (Asier ROBLES)
Deustu eta Begoñako elizateetako agintariak.
Deustu eta Begoñako elizateetako agintariak. (Oskar MATXIN EDESA | FOKU)
Ohorezko aurreskua.
Ohorezko aurreskua. (Oskar MATXIN EDESA | FOKU)
Egun hunikagarria bizi dute Begoña eta Deustuko herritarrek.
Egun hunikagarria bizi dute Begoña eta Deustuko herritarrek. (Oskar MATXIN EDESA)
Bi elizateetako agintarien arteko agurra.
Bi elizateetako agintarien arteko agurra. (Oskar MATXIN EDESA | FOKU)
Euskal Herriko hainbat txokotan historikoki egin den bezala, teila bota dute uretara muga berresteko.
Euskal Herriko hainbat txokotan historikoki egin den bezala, teila bota dute uretara muga berresteko. (Oskar MATXIN EDESA | FOKU)
Asier Robles
Aktualitateko erredaktorea / Redactor de actualidad

Begoña eta Deustuko elizateak gogoan, anexioaren 100. urteurrenean

Begoña eta Deustu elizate historikoak Bilbora anexionatu zutenetik 100 urte beteko dira urriaren 29an, eta igande honetan ‘Errepubliken Eguna’ ospatu dute bi herrietako biztanleek. Elizateen muga izandako lekuan teila bota dute itsasadarrera, muga berresteko. Ondoren, erromeria egon da Salbe plazan.

Deustu eta Begoñako elizateetako agintariak.
Deustu eta Begoñako elizateetako agintariak. (NAIZ)

Urriaren 29an 100 urte beteko dira Deustu eta Begoñako elizateak deusestatu zuen anexio-dekretua sinatu zenetik. Bilboko hiribilduak bi herriak bereganatu zituen, industrializazioaren testuinguruan, bere proiektu desarrollista elikatzen jarraitzeko.

Anexioa elizateen borondatearen aurka egin zen, Primo de Riveraren diktaduraren garain. Izan ere, hainbat instantzia legaletan independentzia mantentzen saiatu ziren Begoña eta Deustu, baina ez zuten lortu.

100 urte geroago, seguruenik ez da egongo Deustu edo Begoña independientean bizi izan den pertsona askorik, baina herri-xarma hori oraindik mantentzen dute gaurko bi auzoek. Deustuarrek eta begoñarrek oraindik ere nostalgia apur batekin goraipatzen dute beren herriaren historia.

Igande honetan Errepubliken Eguna ospatu dute elkarrekin. 12.00etan Deustuko elizateko agintarien kalejira atera da Done Petri plazatik, eta 12.15etan Begoñakoa Etxebarria parkeko tximiniatik.

Kalejira biak elizateen muga izandako lekuan elkartuko dira, Unibertsitateen etorbideko 2. eta 3. zenbakien artean. Euskal Herriko hainbat txokotan historikoki egin den bezala, teila bota dute Ibaizabalera, muga berresteko. Ondoren, erromeria egon da Salbe plazan.