2016. urtean Damien Leone zinemagileak ‘Terrifier’ beldurrezko sagaren lehen hazia erein zuen. Lehen filma Halloween edo Gau Beltzaren gau batean girotuta dago eta azaltzen duena oso sinplea da: Art izeneko pailazo batek hainbat biktima hil eta torturatzen ditu. David Howard Thornton aktorearen antzezpen lana umore groteskoaren eta muturreko indarkeriaren arteko konbinazioa da. Askok, Freddy Krueger edo Jason Voorhees bezalako pertsonaiaren pare jarri dute.
Bada beldurrezko generoaren barruan ahanzturan eroriko zen izenburua zirudiena, slasherrak, une odoltsuak eta muturreko basakeria maite dituztenen artean kultuzkoa bilakatu den saga izaten amaitu du.
2022. urteko ‘Terrifier 2’-ren ostean, hirugarren zatia iritsiko da ostegun honetan zinema-aretoetara. Grindhouse zein b serieko estetikaz baliatuz aurreko filmetako elementu berberak topatuko dituzue: basakeria eta hilketa oso gordinak, hori bai, oraingo honetan Gabon gauean girotua dago.
Frankiziak orain arte izan duen aurrekonturik handiena du: bi milioi dolar inguru.