Euskal Kazetarien Elkarteak eta Kazetarien Euskal Elkargoak 2024ko Euskal Kazetaritza Sariak banatu dituzte astearte honetan Bilbon egin duten ekitaldian.
Aintzane Bolinagak jaso du Euskal Kazetarien Saria; Palestinako kazetarien kolektiboa «Adierazpen Askatasunaren Jose Maria Portell kategorian saritu dute; Txema Soria kronista bere ibilbide profesionalagatik saritu dute; Miriam Duque eta EiTBren ‘Ganbara Negra’ podcasta Kazetaritza Digitala kategorian izan da garaile; Jokin Aldazabal, Ingurumen Kazetaritza atalean; Isabel Azkarate argazkilari donostiarrak Juantxu Rodriguez Fotokazetaritza saria jaso du; eta Aita Mari Elkarteak, berriz, Pertsonaia edo Gizarte Erakundeari dagokiona.
Horiekin batera, Ohorezko Saria ex aequo jaso dute Xabier Sanchez Erauskin ‘Egin’ egunkariko sortzaile eta erredaktoreburu izan zenak, eta Alejandro Echevarria Busquet enpresaburuak, Vocento taldeko kontseilari eta Mediaset Españako presidenteak.
Epaimahaia Euskal Kazetarien Elkartearen Zuzendaritza Batzordeko Batzorde Iraunkorreko kideek eta Kazetarien Euskal Elkargoak osatu dute, baita kazetaritza edota komunikazio ikasketak ematen diren EAEko komunikabide eta unibertsitateetako zenbait ordezkarik ere.