Gaizka Izagirre
Zinema eta telesail kritikaria

Nazien Propaganda ministroa

FÜHRER UND VERFÜHRER (EL MINISTRO DE PROPAGANDA)
Alemania, 2024. 135’ Zuzen.eta gidoia: Joachim Lang. Akt.: Robert Stadlober, Fritz Karl, Franziska Weisz, Raphaella Möst. Musika: Michael Klaukien. Argaz.: Klaus Fuxjäger.

Joseph Goebbels  eta Adolf Hitler ‘El ministro de propaganda’ filmean.
Joseph Goebbels eta Adolf Hitler ‘El ministro de propaganda’ filmean. (Wild Bunch Germany)

Joseph Goebbels, Alemania naziko Propaganda Ministroa, Hitlerrekin izan zen zazpi urtez, 1938ko martxotik 1945eko maiatzean hil zen arte. Holokaustorako, eta hastear zegoen gerrarako, babes publikoa lortzearen arduraduna izan zen; manipulazioaren maisu bat, sedukzio ahalmen handikoa. Antisemita amorratua, Holokaustoaren lehen pausoa izan zen Kristal Hautsien Gauaren gidaritzat jotzen da.

Joachim Lang-ek zuzentzen duen film honetan, propaganda ministroa, istorioaren hari nagusia izango da eta Hitlerrekin igaro zituen zazpi urteak azaltzen dira: Alemaniako herria manipulatzeko propagandarako makineria boteretsua nola sortu zuen erakusten du. Filmak arreta berezia jartzen du Goebbelsen azken uneetan; 1944an bere propagandarik erradikalena prestatzen duenean, Stalingradeko porrotaren eta erregimen naziaren etsipen gero eta handiagoaren testuinguruan.