NAIZ

Nafarroaren Egunean burujabetza aldarrikatu du Foro Elkartuk, Orreagaren lekukoa hartuz

Nafar ikurrak Sarasate Pasealekuan, Nafarroaren Egun honetan.
Nafar ikurrak Sarasate Pasealekuan, Nafarroaren Egun honetan. (Jagoba Manterola | Foku)

Nafarroaren Egunaren testinguruan Sarasate Pasealekuko Foru Monumentupean elkarretaratzea egin dute dozenaka lagunak astearte honetan, Foro Elkartu delakoaren deialdiari jarraiki.

 

 

Azken 25 urteotan Orreaga Fundazioak antolatu ohi du ekitaldia bertan, baina aurten jakinarazi duenez, erreleboa emateko beharrean izan da antolaketa aurrera eramateko giza baliabiderik ez zuelako. Belaunaldien arteko transmisio falta aipatu. Lanean segituko du, hala ere, etorkizunean berrindartzeko asmoz.

Gauzak honela, sortu berri den Foro Elkartu delakoak bete du hutsunea, burujabetzaren aldeko elkarretaratzea eginez. Honen inguruko eztabaida sustatzeko lanari ekin dio talde berri honek, eta besteak beste Legebiltzarrean egon zen pasa den apirilean, Foru Hobekuntzaren balizko aldatzeari buruz abiatutako prozesuan bere ekarpena egiteko.

«Nafarroako subiranotasun politikorako topagune eta eztabaida gune plural» gisa definitzen du bere buruak Foro Elkartu delakoak. «Gure burujabetasunaren alde» da gaurko elkarretaratzea burutzeko erabili duen leloa.