Bera Bera Eskubaloi arduradun Tati Garmendiak klubak ligaxka horretarako diseinatu duen kartela eta abonua aurkeztu ditu asteazken eguerdian Josean Gasca kiroldegian; urtarrilean eta otsailean
jokatuko diren European Leagueko multzoen faseko hiru partiden egoitzan, hain zuzen.
Kirol arloari dagokionez, Tati Garmendiak EHF European Leagueko «ligaxka jokatzeko ilusioa» azaldu du. «EHFren exijentzia handitzeak suposatzen duen lana» azpimarratzeaz gain, taldeak «final-laurdenetara pasatzeko lehiatzeko asmo argia» duela onartu du.
Azkenik, «fasea jokatzea bakarrik ilusioa» berretsi du Garmendiak, eta multzoa aztertu ondoren, ez dela «erraza izango» onartu arren, «ez dut uste ezinezkoa denik», gaineratu du. «Ondorioz, final-laurdenetara iristea izango da erronka», azpimarratu du Tati Garmendiak.
«Paper ona egiten badugu, aurrera egiteko aukera dago» adierazi du. «Jokalariek guztia
emango dute, European League-a da denboraldiko helburu nagusia, nahiz eta horrek ez duen esan nahi liga bertan behera utziko dugunik», gaineratu du.
Horrez gain, ligaxkako data eta ordutegia ere zehaztu ditu Garmendiak. Hala, urtarrilaren 11an Gascan, 18.00etan. Paris 92 izango da donostiarren aurreneko aurkaria. Astebete beranduago, urtarrilaren 18an, 18.00etan baita ere HSG Bensheim/Auerbach Flames kantxan jokatuko du Super Amara Bera Berak.
Hilaren 26an, igandez, Josean Gasca pabiloian, 18.00etan, Imanol alvarezek zuzentzen duen taldeak Norvegiako Fredristad hartuko du eta, aldizl, otsailaren 9an Norvegiara bisita egingo du talde gipuzkoarrak. Partida hau ere, ligaxkaren bigarren itzuliari ekiteko, 18.00etan hasiko da.
Ligaxkaren azkewn txanpari Parisen, otsailaren 16an, Paris 92ren aurka 16.00etan ekingo dute donostiarrek eta otsailaren 23an, azkenik, 18.00etatik aurrera, Alemaniako HSG Bensheim/Auerbach Flames taldea arituko da Super Amara Bera Beraren aurka
Eskaintza ezberdinak
Josean Gascan jokatuko diren partiden inguruan, klubak sarreraren eta Europako partiden prezio finkoa 15 euroen salneurrian eustea erabaki du. Hala ere, hiru partidak ikusteko abonua salgai jarri du 40,50 eurotan; gazte eta jubilatuei dagokienez, berriz, 18,90 eurotan. Gascan kokapena ere hobea izango luke abonua eskuratzen duenak.
Bestalde, abonatuek %50eko deskontua izango dute sarreretan, hau da, 7,5 euro ordainduko dituzte partidako (3,5 euro haurrek eta erretiratuek). Eta ez dute ezer egin behar; hau da, 22,5 euro horiek kontu korrontetik kobratuko lituzke klubak. Hala ere, partidetakoren batera joaterik ezin duen abonatuak klubari aditzera eman beharko dio, bere eserlekua salgai jartzeko modu horretan.
Xehetasun horiek eman ondoren, Tati Garmendiak iradoki du «gauden egunotan Super Amara Bera Bera oparitzea aukera ona dela. 40 euroren truke, Europako hiru partida ikusteko aukera duzu etengabe Gascan».
Baina hor ez ei dira aukerak amaitzen. Garmendiak azaldu duenez, «hurrengo partidatik aurrera –alegia, Super Amara Bera Berak eta Zuazok abenduaren 20an jokatu behar duten euskal derbian-, denboraldi erdiko abonua eskura jarri dugu, 75 euroren truke 10 partida ikusteko aukera». Abonatua izanik, %50eko deskontua bermatuta izango luke Europako partiden sarreretan edo, play-offetako balizko finalerdietarako eta finalerako.
Hilaren 26an, igandez, Josean Gasca pabiloian, 18.00etan, Imanol alvarezek zuzentzen duen taldeak Norvegiako Fredristad hartuko du eta, aldizl, otsailaren 9an Norvegiara bisita egingo du talde gipuzkoarrak. Partida hau ere, ligaxkaren bigarren itzuliari ekiteko, 18.00etan hasiko da
Ligaxkaren azken txanpari Parisen, otsailaren 16an, Paris 92ren aurka 16.00etan ekingo dute donostiarrek eta otsailaren 23an, azkenik, 18.00etatik aurrera, Alemaniako HSG Bensheim/Auerbach Flames taldea arituko da Super Amara Bera Beraren aurka