NAIZ

Begoña Arregi zendu da, Juan Jose Ibarretxeren emaztea

Begoña Arregi, Juan Jose Ibarretxen ondoan 2009ko hauteskundeetan botua ematen, Laudion.
Begoña Arregi, Juan Jose Ibarretxen ondoan 2009ko hauteskundeetan botua ematen, Laudion. (Raul Bogajo | Foku)

Gaixotasun luze baten ondorioz, igande honetan hil da Begoña Arregi, Juan Jose Ibarretxeren emaztea, 66 urte zituela.

Laudion jaio zen Arregi, Ibarretxe bera bezala, eta enpresa batean administraria izatetik lehendakariaren ondoan izatera pasatzea tokatu zitzaion, 1998. urtean, 2009ra arte.

Bi alaba izan dituzte elkarrekin Arregik eta Ibarretxek.

Albistea jakin bezain laster dolumin-adierazpen ugari ageri da sare sozialetan.