
Azken hamabi hilabete hauetan Euskal Herrian izandako manifestaziorik handiena izan da berriz Sarek antolatutako hau. NAIZen estimazioaren arabera, 67.000 lagun bildu ditu. Bete duen eremuan oinarritu gara horretarako, hedabide honek Bilboko ibilbide honetan metatutako eskarmentua baliatuz.
‘Behin betiko’ zioen pankartak amaierara heldu den unean (18.14tan), azken lerroa Autonomia eta Enrique Eguren kaleak gurutzatzen diren tokian zegoen, Zabalburutik ehunka metrotara oraindik. Iaz ere tarte berdina hartu zuen, eta jende kopuru bera batu zuen beraz.
Azken urteotan gertatu ohi den bezala, Casillako irteera-puntua baino Zabalburu Plaza izan manifestazioaren neurriaren adierazle, jende askorentzat elkargune izan baita. Milaka eta milaka lagun bertan pilatu dira pankarta noiz iritsiko zain, 17.00ak jo aurretik, beheko polikiroldegira hurbildu gabe.
Beste milaka batzuk Zabalburura ere ez dira gerturatu, eta Udaletxe inguruan, jai giroan, egon dira esperoan, bide batez bukaerako ekitaldia gertutik ikusteko tokia hartuz.
Ibilbidearen bigarren partean –Zabalburutik behera– azkar ibili dira lehen lerroetakoak, baina manifestarien tropelaren atzekaldean, aldiz, oso motel egin dute aurrera, pilatutako jendetzak ez zuela arinago ibiltzea ahalbidetzen. Minutuko 20-30 metro eskas egin dituzte, eta gehienak, jakina, ez dira Udaletxeraino heltzerik izan.
Bi istripu, azken orduko traba
Manifestazioaren hasiera atzeratzeko zorian egon da, Bilboko sarreretan bi auto istripu gertatu direlako (bata Mirafloresen eta bestea Zorrotza inguruan), itxuraz larritasunik gabe. Manifestaziora zihoazen ehunka lagunentzat 17.00etarako iristeko traba izan da. Baina azkenik garaiz abiatu da mobilizazioa.
Gabonetako giroan sortutako mobilizazio hauek 90eko hamarkadatik ari dira urtero egiten, ia salbuespenik gabe. Lehenengo garai haietan 20.000 lagun inguru bildu zituzten, batzuetan Bilbon eta beste zenbaitetan Donostian. 2011ean abiatuko agertoki berrian indar handia hartu zuten, 100.000 partehartzaileen langa gaindituz (orduan 600dik gorakoa zen euskal presoen kopurua, eta ia guztiak urrutiratuta). Goia jo zuten 2014an, neurri handi batean Tantaz Tantaz ekimenaren hasierako deialdia Auzitegi Nazionalak debekatu ondoren, aurretik Herriraren aurkako sarekada gertatu zelarik: 135.000 lagun inguru batu zituen urte hartakoak. Geroztik hona gaurkoaren parametroetan egon da parte hartzea.

La devastación de Gernika por el bombardeo fascista de 1937, en las filmaciones de la UCLA
Zornotza, la landa de los rojos

Aplausos e insultos a Jone Laspiur por criticar ‘La infiltrada’ y las infiltraciones policiales

Gernika recuerda el «atroz» bombardeo de 1937 e insta a Italia a admitir su responsabilidad
