
Iratxe Perez Barandalla zinemagile nafarraren ‘Todos lo sabían’ dokumentalean izen eta pertsona ugari ageri dira; Eliza Katolikoko kideek abusu fisiko, sexual eta psikologikoak eragin dizkieten pertsonak dira. Lanak dozenaka protagonisten testigantzak biltzen ditu, haurrak izanik, indarkeria eta sexu abusuak euren haragitan bizi izan zituzten pertsonak dira. Horren berri eman ziguten NAIZi eskainitako elkarrizketa honetan.
Mende erdiz isildutako errealitatea izan da Nafarroan, eta orain pertsona horietako batzuek ahotsa goratzeko urratsa eman dute, kameraren aurrean kontatzeko. Nafarroako Elizan adin txikikoei eragindako abusu eta gehiegikerietatik bizirik atera direnen bizipenak jasotzen dituen dokumentala da.
Narrazioak gertaera jakin bat du abiapuntu: Jose Luis Perezek, bere koinataren eskutik, Javier anaiaren agur gutuna jasotzen duen unea. Bertan, Garesko Aita Erreparadoreen aterpean izandako abusuak kontatzen ditu, bertan ikasi baitzuten umetan. Erakunde arduradunen aldetik erantzuna lortzeko saiakerak porrot egin ondoren, gertaera publiko egitea erabaki zuen eta, hortik aurrera, Nafarroako gizartea astindu zuten salaketa uholdea iritsi zen.
2019ko otsailean hedabideek Jose Luis Perezen salaketaren berri eman zutenetik, dagoeneko 87-tik gora dira Nafarroan erregistratutako kasuak, argitara gehien atera diren euskal lurraldea bihurtuz eta estatu espainiarreko bigarrena Madrilen atzetik.
Perez ‘Todos lo sabían’ laneko protagonistetako bat da, Lizarrako Puy ikastetxeko abusuen biktima diren Jesus Zudaire, Patxi Azpilikueta, Javier Solano edo Juan Arbizu nafarrak bezala. Beraiek izan ziren, errealitate hori erakusteko asmoz, duela lau urte zuzendariarekin harremanetan jarri zirenak.
Oraingoz zabalkunde xumea izango du lanak eta Iruñean eta Lizarran egongo da soilik ikusgai martxoaren 14tik aurrera.

Bide laburrari agur ederra eman dio Chill Mafiak BECen

Franco, «perplejo» en su regreso para celebrar el 75 aniversario de la Txantrea
.jpg)
Fallece una joven de 15 años y otra persona de 21 resulta herida en un accidente en Getaria

Gazte Asanblada de Burlata anuncia un acuerdo con el Ayuntamiento para el nuevo Gaztetxe
