
Atsedenaldia hartzeko astirik ez dago pilotaren munduan. Binakakoa bukatu berria delarik, Banakakoa aurkeztu dute astelehen honetan Donostiako Basque Culinary Centerren. Bertan Jokin Altunaren izena nabarmendu da guztien gainetik, laugarren txapelaren bila abiatuko baita amezketarra. Lortuz gero, Atano III.ak, Ruben Belokik eta Aimar Olaizolak irabazitakoa berdinduko luke.
29 urte bete berriak dituela (aurreko astean egin zituen), oraindik ere kurrikuluma osatzeko denbora askotxo du elastiko gorria jantzita ageri den Jokin Altunak.
Orain arteko itxaronaldia luzea egin zaiola aitortu du Altunak, «baina orain jada ilusioz nabil» eta erronkari ekiteko prest, ziurtatu du.«Azken aste hauek luzeak egiten ari zaizkit. Gogoekin nago partida jokatzeko. Espero dut ongi iristea, bi aste garrantzitsu daude orain eta ondo ondo prestatu beharko dut lehenengo partida hori», gaineratu du amezketarrak.
Asteburu honetan emango zaio hasiera lehiaketari. Finala Bilbon izango da, Bizkaia pilotalekuan, ekainaren 1an ustekaberik ez bada. Bidean, hamabi pilotari eta guztiontzat txapela bakarra.
Bestalde, hiru aurpegi berri izango ditu aurtenogo Buruz Burukoak: Baikoren aldetik, Senar eta Larrazabal, eta Asperen aldetik Peio Etxeberriak hartuko du iaz Zabaletak hartutako tokia.
Senarren «oso gustura» dagoela adierazi du. «Niretzat handia da hemen egotea figura guzti hauekin. Egia esan, aurrekoan larri-larri irabazi genuen eta hemen gara», gaineratu du.
Igandean Iruñeko Nafarroa Arenan Binakako txapela eskuetatik ihes egin zion Ilaki Artolaren ustez, «ezberdin ekiten diozu txapelketari jakinda gutxienez hiru partida jokatuko dituzula. Alde horretatik aurten ederki».
Azken urteotako lehiaketa sistemari eutsi zaio aurtengoan hori. Final-zortzirenak jokatuko dira lehenik, final-laurdenak ligaxka modura lehiatuko dira gero, eta hortik aurrera finalerdiak eta finala izango da.
Altuna, Zabala, Laso eta Artola, aurrerago
A taldea eta B taldea direlakoak abian jarriko dira hurrengo asteburu honetan. Lehenari dagokionez, Ezkurdia eta Larrazabal aurrez aurre izango dira ostiralean Azkoitian, eta Dario eta Peña larunbatean Labriten. Bigarrenaren barruan, Senarrek eta Elordik neurtuko dituzte indarrak larunbatean Bilbon, eta Peio Etxeberriak eta Jakak igandean Tolosan.
Altuna eta Zabala aurrerago sartuko dira jokoan A multzoan barruan, eta gauza bera Laso eta Artola B multzoan.
Peio Etxeberria, kili-kolo
Bi hutsune nabari izan da aurkezpenean. Lehena Joseba Ezkurdiarena, bere aitaren egoera latza zela eta (tamalez hil egin dela jakinarazi da ordu batzuk geroago).
Peio Etxeberria ere ez da Donostian izan, kasu honetan etxean jasandako istripu batengatik. Semearekin jolasten ari zela, nahi gabe mina hartu zuen begian pilotariak. Txema Urrutia medikuak esplorazio bat egin dio eta «ultzera txiki bat» ikusi zaio ezkerreko begian. Konplikaziorik ez badago, igandeko norgehiagoka jokatzen moduan izango da.

«No se necesita la propiedad de una casa para vivir; lo importante es vivir, no poseer»

«El premio es para la familia de José Miguel, nosotros solo mostramos lo que ha hecho»

NAIZek esklusiban aurreratu zuen Hatortxu Rocken ‘Bi t'erdi’ bideoklipa sarean da jada

Jo eta fuego lanean Berriozarren Topagunea prestatzeko
