
Gnat Zinemaren V. Edizioa (Gipuzkoako Natura eta Ingurumen Zinemaren Erakusketa), inauguratu zuen berriki ‘Kantauri’ dokumentalak eta apirilaren 4an iritsiko da zinema aretoetara.
Lur planetaren egungo egoerak gizartearen kontzientziazio sakona eskatzen du. Kontserbaziorako interesak egoera baloratzen jakitea dakar, eta horretarako beharrezkoa da ezagutza izatea. ‘Kantauri’ lanak Kantauri itsasoko hondoaren aberastasuna erakutsiko digu, izaki bizidunen eta bizi diren ingurune fisikoaren arteko harreman konplexuak barne.
Xabier Minak eta Isaias Cruzek zuzendutako dokumentala da, ikuslea Kantauri itsasoko biodibertsitatean murgiltzen duena, kalitate handiko itsaspeko irudien eta narratiba poetikoaren bidez.
Euskal kostaldeko hainbat tokitan filmatuta, filmean Marta Felurian apneistak, Joseba Beristainen jatorrizko musikak, Bratislavako orkestrak eta koruak eta Zea Mayseko abeslari Aiora Errenteriaren ahotsak parte hartzen dute.
Pelikulak itsas hondoen aberastasuna dokumentatzen du, kostaldeko uretatik sakoneretaraino, eta planetaren orekarako funtsezkoak diren ekosistema horiek kontserbatzearen garrantzia erakusten du.

Una piedra tallada hace 10.000 años, rival de la Mano de Irulegi

«Pantierno», «castellano», «adaburu xarra»... así se insultaba en la Nafarroa del XVI y XVII

La juventud independentista responde en Berriozar a la campaña de UPN y la AN

Cuando todo se juega en Bilbo en 24 horas (y pico)
