
Miresgarria (eta harrigarria) da Hong Sang-soo zinegileak filmak sortzeko eta ekoizteko duen gaitasuna; ‘Yeohaengjaui pilyo’ ( ‘La viajera’) azken bi urteotan aurkezten duen laugarren izenburua da, urte amaieran, gainera, beste bat ere ekarriko du (‘What Does That Nature Say To You’ )
Hong Sang-soo zinegilearen filmek ezaugarri bertsuak izaten dituzte: itxura xumea eta arima kostunbrista duten narrazioak eta Hego Koreako gizartearen eguneroko bizitza islatzen duten kontakizunak izaten dira, giza harremanei garrantzi handia ematen die.
Kasu honetan Seul inguruan alde batetik bestera dabilen Iris (Isabelle Huppert) izeneko bidaiari misteriotsua da protagonista. Ez dakigu oso ondo zer egiten duen hirian, baina etxez etxe dabil frantsesa irakasten metodo ez oso ortodoxoarekin.
Isabelle Huppert Hong Sangsoorekin batera arituko da berriz ere (2012ko ‘Da-reun na-ra-e-suh’ filmean ere aritu ziren) eguneroko poesiari buruzko film gozo eta xume honetan. Epaimahaiaren Sari Nagusia irabazi zuen 2024ko Berlingo Zinemaldian.

Ambulancias de Osakidetza, un servicio de camino a urgencias

Mikel Zabalza gogoan: «Memoriaren herria gara, ezkutuan gorde nahi dutena argitaratuko duena»

El Patronato del Guggenheim abandona finalmente el proyecto de Urdaibai

Ocho de los Filton24 mantienen la huelga de hambre como protesta por el genocidio en Palestina

