Zinema antibelikoa
‘Warfare’ filma ikusi ostean film antibelikoen inguruan hausnartzen igaro ditut azken orduak. Zinema antibelikoaren bilakaera aldaketa sozial, politiko eta kulturalen isla izan da denboran zehar, eta gerraren eta honen ondorio suntsitzaileen inguruko ikuspegi ezberdinei erantzun die.
Hastapenetatik, zinema, iritzi publikoa moldeatzeko eta zenbait ideologia sustatzeko tresna gisa erabili izan den arren, gerraren izugarrikeriak salatzeko eta haien basakeriak azaltzeko bidea ere izan da.
Zinemaren historiako lehen hamarkadetan, bereziki bi Mundu Gerretan, propagandak eragin handia izan zuen zineman. Lehen Mundu Gerran, gobernuek zinema estudioak erabili zituzten soldaduak errekrutatzeko, batasun nazionala sustatzeko eta etsaia deabrutzeko.
Joera horrek Bigarren Mundu Gerran jarraitu bazuen ere, film batzuk, zeharka bada ere, gerraren errealitate gordina erakusten hasi ziren. Adibide goiztiar bat ‘All Quiet on the Western Front’ (1930) da.
Geroztik, gerraren aurkako zinema modu esplizituagoan garatuz joan zen, munduko hainbat zinemagilek gerraren balioak eta horiek gizaterian dituzten eraginak zalantzan jartzen hasi ziren heinean. Vietnamgo gerra, bereziki, gai nagusi bihurtu zen askorentzat. ‘Platoon’ (1986) edota ‘Apocalypse Now’ (1979) adibide adierazgarriak dira.
Azken hamarkadetan, genero honek eboluzionatzen jarraitu du eta gatazka modernoetara eta teknologia zinematografiko berrietara egokitu da.

Irati Gorostidiren katarsi kolektiboa

Ribera derecha de Burdeos, caladero de ideas para la construcción de viviendas

Ambulancias de Osakidetza, un servicio de camino a urgencias

Una acción de denuncia de la colaboración de CAF con Israel acaba con un detenido en Bilbo

