Irati Tobar eta Endika Perez euskal presoak aske utzi dituzte
2011ko martxotik espetxean zeuden Irati Tobar eta Endika Perez gazte independentistak aske utzi dituzte, bermea ordainduta.
NAIZ.INFO
BILBO
Herrira mugimenduak jakinarazi duenez, portugaletearra eta larrabetzuarra aske gelditu dira, epaileak ezarritako bermea ordainduta.
Tobar eta Perezek, beste sei lagunekin batera, iazko otsailean euroaginduaren aurka Izpuran eginiko itxialdian parte hartu zuten. Hurrengo hilabetean zehar, martxoan, atxilotu egin zituzten. Espainiaratu ondoren espetxeratu zituzten. Haiekin batera izan ziren Beñat Lizeaga, Aitziber Plazaola, Xalbador Ramirez, Bergoi Madernaz, Aiala Zaldibar eta Jazint Ramirez. Azken asteotan aske gelditu dira denak, bermepean.