Bosgarren postuan amaitu du Samuel Hernanzek K1-eko finala
Samuel Hernanz piraguistak bosgarren postuan amaitu du K1 modalitateko finala, 96,95 segundoko denborarekin. Daniele Molmenti izan da txapelduna.
NAIZ.INFO
LONDRES
Bosgarren postuarekin konformatu behar izan du Samuel Hernanz piraguistak Olinpiar Jokoetako K1 modalitateko finalean. 96,95 segundotan gelditu du denbora, txapeldunarengandik 3,52 segundotara.
Daniele Molmentik irabazi du urrezko domina, 93,43ko denborarekin.
Nahiz eta sailkapen fasean bigarren denborarik onena lortu, eta finalerdietan laugarren izan, behera egin du finalean Hernanzek.
2011ko Europako Txapelketan bigarrena izan zen, eta laugarrena Munduko Kopako proba batean.
NAIZen webgune berezian jarraitu ahal izango da Olinpiar Jokoen inguruko informazio guztia.