Bostehun baino gehiago dira espetxeetan borrokaldia abiarazi duten preso politikoak
Etxerat elkartearen arabera, 503 euskal preso politikok borrokaldia abiarazi dute Iosu Uribetxeberriaren eta gaixorik dauden presoen askatasuna galdegiteko. Gehienak gose greba mugabaean daude.
Iosu Uribetxeberriarekin eta gaixorik dauden presoekin elkartasuna areagotzen doa azken egunetan. Euskal Herriko kaleetan egiten diren mobilizazioez gain, salaketak areagotzen doaz espetxeetan ere.
Etxerat elkarteak ohar bidez adierazi duenez, guztira 503 dira borrokaldia abiarazi duten preso politikoak. Gehienak gose greba mugagabean daudela adierazi dute iturri berberek. Baina bestelako borrokak burutzen ari dira ere, hala nola, itxialdiak ziegetan, espetxeko janariari uko egiten diete, elkarretaratzeak, propaganda, gutun bidalketa Barne Ministeriora eta Espetxetako Zuzendaritzara, baraualdi txandakatuak, etab.
Iosu Uribetxeberriak zazpigarren eguna du gaur gose greban.