Mexikon preso zegoen Luis Miguel Ipiña iheslaria aske gelditu da
Mexikon preso egon den Luis Miguel Ipiña Doña iheslari politiko donostiarra aske geratu da, Etxeratek jakinarazi duenez. Urte bat eta bost hilabete eman ditu kartzelan.
NAIZ.INFO
MEXIKO HIRIA
Etxerat elkarteak baieztatu zuenez, bart –Mexikoko orduan– gelditu da aske Luis Miguel Ipiña eta, berehala jaso du senide, lagun eta abokatuen ongietorria.
Gaineratu dutenez, urte bat eta bost hilabete eman ditu espetxean, «delitu faltsu» bat leporatuta eta «izugarrizko baldintza kaskarrak» pasa ditu kartzelan.