INFO

Greba orokorrerako %30eko gutxieneko zerbitzuak ezarri ditu Lakuak garraio eta ospitaleetan

Lakuako Gobernuak %30eko gutxieneko zerbitzuak ezarri ditu garraio eta ospitaleetan azaroaren 14ko greba orokorrerako.


Lakuako Gobernuko Lan Sailak gaur jakinarazi ditu asteazkeneko greba orokorrerako gutxieneko zerbitzuak.

Garraio guztietan lanegun bateko zerbitzuaren %30 bermatu beharko da, bai EuskoTrenen, Bilboko metroan, tranbietan eta autobusetan. Autobideetako ordainlekuetan jaiegun batean bezala lan egin beharko dute, baina puntako orduetan %30eko zerbitzua eskainiko dute.

Gasolindegietan ere portzentaje berbera bermatu beharko dute.

Ospitaleei dagokienez, jaiegun batean izaten duten langile kopurua aurreikusi du Lakuak. Larrialdietan zerbitzua %100ekoa izango da. SOS Deiak, suhiltzaile eta bestelako larrialdi zerbitzuek jaiegun batean bezala lan egin beharko dute.

Hezkuntzan, unibertsitatez kanpoko ikastetxe publiko, pribatu eta kontzertatu guztietan ikasleei zentrorako sarrera bermatu beharko zaie.