INFO

‘Martxa berdea’ antolatu du Independentistak sareak Durangon abenduaren 6an

Independentziaren aldeko aldarria egin nahi du Independentistak sareak abenduaren 6an Durangon deitu duen ‘Martxa berdea’ deialdian. Egun osoko egitaraua antolatu du egun horretarako.

Independentistak taldeko kideak, ‘Martxa Berdea’ren aurkezpenean. (Luis JAUREGIALTZO/ARGAZKI PRESS)

Independentistak sareak ‘Martxa bedea’ antolatu du Durangon abeduaren 6an, Azokarekin koinzidituz independentziaren aldarria egiteko. Prentsaurrekoan aurkeztu dute eta egun osoko egitarau baten berri eman dute.

Goiz eta eguerdian Landako eta herri gunean kale animazioa egongo dela zehaztu dute. 14.00etan ‘Independentziaren aldeko aldarriak auzolanean’ liburuaren aurkezpena egingo dute eta 15.30ean DJ Bull-ek saioa eskainiko du Landakon.

17.00etan izango da ‘Martxa berdea’ren ordua. Martxa «guztiz partehartzailea eta dinamikoa» izango dela aurreratu dute eta amaieran musika, kantua, hitzak, dantza... egongo direla azaldu dute.

Goizean goizetik berdez jantzita joateko deia egin du Independentistak sareak eta lehen aldiz Durangoko Azokan stand-a jarriko dutela azaldu dute prentsaurrean.