INFO

Yolanda Gonzalez gogoratu dute Deustuko Erriberan, haren erailketaren 33. urtemugan

Deustuko Erriberan ekitaldia egin dute, duela 33 urte Batallon Vasco Españolek (BVE) Madrilen bahitu, torturatu eta eraildako Yolanda Gonzalez auzokidea omentzeko.

Yolanda Gonzalezen erailketaren 33. urteurrena gogoratzeko ekitaldia, Deustuko Erriberan. (ARGAZKI PRESS)

Duela 33 urte, 1980ko otsailaren 1ean, Yolanda Gonzalez PST alderdiko militante gaztea –19 urte bain ez zituen– Madrilen bahitu zuten Madrilen eta, torturatu ondoren, erail egin zuten. Batallon Vasco Españoli egozten zaio ekintza horren ardura.

Gertaera hura gogoratzeko, ekitaldi xumea burutu dute Deustuko Erriberan, bertako auzokidea baitzen Gonzalez.

Gonzalezen senideak ekitaldian egon dira eta, ohorezko aurreskua eta lore eskaintzaren ondoren, polizia indarkeriaren biktima guztiak izan dituzte gogan.

Ondoren, Bekoerri Kultur Gunera jo dute, bertan ikusgai jarri baitituzte garaiko zenbait dokumentu eta prestatzen ari diren dokumentalaren zati bat proiektatu dute.