INFO

Korrikan presoen argazkiak erakusteagatik epaitutako lau lagun absolbitu dituzte

2011ko Korrikan presoen argazkiak erakusteagatik «terrorismoa goratzea» leporatuta epaitu zituzten Bergara eta Arrasateko lau bizilagunak absolbitu egin ditu Auzitegi Nazional espainolak.


Auzitegi Nazional espainolak absolbitu egin ditu azken Korrikan presoen argazkiak erakusteagatik epaitu zituzten Bergara eta Arrasateko lau bizilagunak.

Epaiketa otsailaren hasieran egin zen Madrilen eta fiskalak urtebete eta lau hilabeteko kartzela zigorra eskatu zuen bakoitzarentzat, «terrorismoa goratzea» leporatuta.

Sententzia gaur ezagutu da eta epaimahaiak absolbitu egin ditu lau lagunak. Epaiak dioenez, ez da frogatu auzipetuek presoen argazkiak erakustean «terrorismoa goratzeko» asmorik zutenik, fiskalak zioen bezala.