INFO

Ipar Euskal Herria atzean utzi eta Nafarroa Garaian da Korrika

Ia Ipar Euskal Herria osoa zeharkatu ondoren, igande goizetik Nafarroa Garaian da berriro Korrika. Baztan aldetik, ipar-ekialdera iritsiko da.

Ia Ipar Euskal Herria osoa zeharkatu zuen atzo Korrikak. (Bob EDME)

Bortzirietatik Malerrekara egin du larunbatetik iganderako goizaldean Korrikak. Horrela, gaupasaz iritsi da Doneztebera, goizeko 7:30ak aldera.

Horren ondoren, Oronozek eman dio ongi etorria Korrikari eta Arraioz eta Elizondotik ere igaro da.

Baztan utzi eta Nafarroako ipar-ekialdera egingo du Korrikak eta euskalakari asko egotea espero da, Iruñeko jende askok baitu ohitura kilometroa hartzeko Aezkoan; areago igande goiza izanik. Esaterako, La Jarana eta Alegria peñek beraien kilometroa inguru eder horretan egingo dute.

Bazkal ostean, ateri bada, Aurizberritik Garraldara erraldoi eta buruhandiek eramango dute lekukoa, Aezkoako erraldoien konpartsak. Arratsaldeko 19.00etan Otsagabiara iristea espero da eta hortik Erronkari, Burgi eta hegoalderantza. Goizeko 4.12etan Zangotzara heltzea espero dute.