INFO

EH Bilduk ordezkaritza bidaliko du Estrasburgoko Auzitegira

EH Bilduk ordezkaritza bat bidaliko du asteazkenean Estrasburgora, Europako Giza Eskubideen Auzitegiak 197/2006 doktrinaren inguruan egingo duen saioa dela-eta.


EH Bilduk jakinarazi duenez, asteazkenean Estrasburgora joango dira Xabier Mikel Errekondo, Rafa Larreina eta Jon Iñarritu diputatuak, eta Bakartxo Ruiz, Oskar Matute eta Maiorga Ramirez legebiltzarkideak.

Europako Giza Eskubideen Auzitegiak Ines del Rioren aldeko epaiari Gobernu espainolak jarritako helegitea aztertuko du egun horretan epaitegiko goi aretoak, eta zuzenean jarraituko dute EH Bilduko kideek.