Bosna urteko kartzela zigorrak eskatu ditu fiskaltzak Barcinari tartak jaurtitzeagatik
Yolanda Barcinari tartak aurpegira botatzeagatik auziperatuta dauden lau ekintzaileen aurkako zigor eskaera irmoak egin dituzte. Bosna urteko eskaerak egin ditu fiskaltzak, akusazio partikularrak, aldiz, bederatzikoa egin du euretako baten aurka eta seikoa gainontzeko hiruentzako.
Mugitu! mugimenduak prentsa ohar batean adierazi duenez, Yolanda Barcina Nafarroako Gobernuko lehendakariari tartak aurpegira botazeagatik auziperatuta dauden lau ekintzaileen aurkako kartzela zigor irmoak egin dituzte.
Zehazki, fiskaltzak bosna urteko eskaerak egin ditu eta Barcina ordezkatzen duen akusazio partikularrak, aldiz, Gorka Ovejerorentzako bederatzikoa eta beste hiruentzako seikoa egin du.
Aferaren inguruko xehetasun gehiago emateko agerraldi bat egingo dute asteazkenean, 11.00etan Zabaldin.