INFO

Preso politikoei ezartzen zaizkien salbuespen neurrien aurka elkarretaratzeak hainbat herritan

Herrira mugimenduak deituta, elkarretaratzeak egiten ari dira gaur Euskal Herriko hainbat txokotan euskal preso politikoei ezartzen zaizkien salbuespen neurrien aurka, Lopez Peñarekin gertatu zena berriro gerta ez dadin eskatzeko eta larunbateko manifestazioari azken bultzada bat emateko.

Donostian Udaletxe aurrean egindako elkarretaratzea. (ARGAZKI PRESS)

Euskal preso politikoei aplikatzen zaizkien salbuespen neurrien aurka, Xabier Lopez Peñarekin gertatutakoa berriro gerta ez dadin eskatzeko eta larunbatean Bilbon egingo den manifestazioari azken bultzada bat emateko elkarretaratzeak egiten ari dira Euskal Herrian Herrira mugimenduak deituta.

Zazpi herrialdeetako hiriburuetan deitutako protestez gain, beste hainbat herritan ere ekimenak antolatu dira.

Donostian eta Bilbon 12.00etan egin dute elkarretaratzea, Udaletxe aurrean.

Iruñean, aldiz, 11.30ean bildu dira, Udaletxeko plazan. Gasteizen, aldiz, 13.00etan elkartu dira Andra Mari Zuriaren plazan.

Arratsalderako ere deitu dituzte mobilizazioak. Sopelan, 20.00etan; Baionan, 19.00etan; Donapaleun, 18.00etan; Maulen, 18.30ean; Donibane Garazin, 19.00etan; eta Donibane Lohitzunen; 19.00etan.