Ezustekoa eman eta Nairo Quintanak irabazi du Itzulia
Richie Porte hautagai nagusia mendean hartu eta Nairo Quintanak irabazi du Euskal Herriko Itzulia. Tony Martinek irabazi du erlojuaren aurkako saioa.
NAIZ.INFO
BEASAIN
Amaitu da Euskal Herriko Itzulia. Sei egunen ostean Beasainen lehiatu den erlojupekoak erabaki du sailkapen nagusia. Nairo Quintana 23 urteko kolonbiarrarentzat da Itzulia, Richie Porte hautagai nagusiari gailendu baitzaio.
Etapa, aldiz, Tony Martin alemaniarrak irabazi du, Quintanaren aurretik. Beñat Intxausti euskalduna izan da etapako hirugarrena.
Porte eta Henao dira, hurrenez-hurren, Quintanarekin batera Itzuliko podioa osatuko dutenak.