Larragako fusilatuen oroimenezko monolitoa erasotua izan dela salatu dute
Larragako alkate Francisco Lamberto eta fusilatuen senideek agerraldia egin dute monolitoa erasotua izan dela salatzeko. Margoketak egin dituztela eta ikurriña eta bandera errepublikarra eraman dituztela azaldu dute.
Naiz.info
Joan den asteburuan Larragako fusilatuen oroimenezko monolitoa erasotua izan zela ezagutzera emateko agerraldia egin dute gaur goizean. Larragako alkate Francisco Lamberto eta fusilatuen senideek azaldu dutenez larunbatean margoketak egin zituzten monolitoan eta igandean ikurriña eta bandera errepublikarra eraman zituzten.
Azaldu dutenez, «El Chato» margotu dute monolitoan Nafarroa aldean hainbat fusilamendu egin zituen gizonezkoari erreferentzia eginez. Senideentzat oso mingarria izan dela esan dute.